Eusko Jaurlaritzak 38 kutxazain automatiko berri jarriko ditu landa eremuko herrietan
Udalerri horiek bete beharko dituzten baldintzak honakoak dira: 300 biztanle baino gehiago izatea, egun hurbilen duten kutxazaina 8 kilometrora edo gehiagora egotea edota urtean 100.000 turista baino gehiago jasotzea.
Datozen hiru urteetan EAEko landa eremuko 38 herritan kutxa automatikoa jarriko da, bertako biztanleek dituzten zerbitzuak hobetzeko. Landa gunea bultzatzeko Eusko jaurlaritzak martxan jarri duen Berosi programaren lehen pausoa da, eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurkeztu du astearte honetan, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kutxazain automatikorik ez duten herrien azken zerrenda 60tik gorakoa da. Bertako biztanleek bizi duten finantza-bazterketari aurre egiteko helburuarekin, Gasteizko Gobernuak 1,15 milioi euroko inbertsioa egingo du, 38 kutxazain jartzeko beste horrenbeste herritan.
Udalerri horiek bete beharko dituzten baldintzak honakoak dira: 300 biztanle baino gehiago izatea, egun hurbilen duten kutxazaina 8 kilometrora edo gehiagora egotea edota urtean 100.000 turista baino gehiago jasotzea.
Barredok azaldu duenez, landa eremuetako bizilagunen % 96rengana iritsiko da zerbitzua, eta gainerakoak ere, izango dute zerbitzua hobetzeko aukera.
Landa eremua zaindu, garatu eta bertako zerbitzuak hobetzeko, Landa Garapeneko 2030 Estrategiak eta Lurralde Garapeneko Programak (LDA) jasotzen duten proiektuetako bat da.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gizon bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.