Pasaiako 'Beti Aingeru' ontziko tripulazioko kideek ukatu egin dute matxinatu zirela eta patroiari eraso ziotela
Beti Aingeru Pasaiako ontziko tripulazioko kideek ukatu egin dute matxinatu zirela eta patroiari eraso ziotela. Atzo, ontziko armadoreak emandako bertsioa goitik behera gezurtatzeaz gain, salatu dute "ia esklabutza baldintzetan" lan egin arazten dietela, eta hori dela eta, "nahikoa da"esatea erabaki zutela.
Pasaian bildu dira goizean tripulazioko 11 kide, guztiak senegaldarrak, euren bertsioa ETBko kameren aurrean azaltzeko. "Joakini (armadorea) dena aguantatu diogu (...) Zaborra gainera bota zigunean esan genuen ezin genuela gehiago (...) Lanari utzi genion baldintza horietan ezin zelako (...) Guardia zibilari deitu zion eta gezurrak asmatu zituen", esan dute, hitzez hitz.
Oso bestelako kontakizuna zabaldu zuen, atzo, armadoreak. Haren arabera, mehatxuak eta erasoak jaso zituen arrantzaleen aldetik, eta Gijongo Guardia Zibilaren komisaldegian hiru salaketa jarri zituen.
Orain, ikerketa abian da. Matxinadak zigor gogorrak dakartza, baita deportazioa ere, kasu batzuetan. Arrantzale senegaldarrak ukatu dute armadorea mehatxatu izana, eta, besteak beste, Pasaiako kofradian izan dira gaur, babes bila. Bihar, LAB sindikatuarekin batzartuko dira.
Gertaera joan den larunbat eguerdian jazo zen. 15:00ak aldera, larrialdi-zerbitzuek alerta-deia jaso zuten, Ribadesellatik (Asturias) iparraldera 12 bat miliatara arrantzan ari zen ontzi baten partetik. Kapitainak salatu zuenez, ontziko 16 tripulatzaileetatik 12k mehatxuak egin zizkioten. Guardia Zibileko iturriek zehaztu dutenez, arrantza-ontziko patroiak orduan Gijongo porturantz jotzea erabaki zuen, "itsasontziari kalterik eragin ziezaioketen beldur".
Gertatutakoaren berri izan zutenean, Guardia Zibilaren patruila-ontzi bat arrantza-ontzia laguntzera abiatu zen. Villaviciosatik iparraldera itsasontzia ikusi eta kapitainarekin harremanetan jarri zen ondoren, egoera normalizatuta ikusi zuten, eta ez zuten itsasoan inolako esku-hartzerik egin behar.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.