MINBIZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onkologiako saiakuntza klinikoak egiteko plataforma bateratua jarriko da martxan Euskadin, eta guztion eskura izango da

Plataforma berria Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 2025-2030 aldirako Euskadiko Onkologia Plan Integralaren kari sortuko da, hain zuzen ere. Saiakuntza kliniko gehiago egitea eta gaixoen parte-hartzea handitzea da helburua, "aukera berdintasuna" bermatzeko. 

Alberto Martinez Osasun sailburua

Alberto Martinez Osasun sailburua, gaur, Bilbon. Argazkia: Irekia

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri du Onkologiako Saiakuntza eta Ikerketa Proiektuen Plataforma martxan jarriko dela Euskadin. Horren esanetan, "urrats aitzindaria" izango da, besteak beste, balioko duelako gaixoek EAEn eskuragarri dauden saiakuntza klinikoetarako sarbidea izateko, baliabideak erakartzeko eta sistemak minbiziaren aurkako borrokan duen ahalmena indartzeko.

Martinezek azaldu duenez, plataforma berria sortuko da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 2025-2030 aldirako Euskadiko Onkologia Plan Integralaren kari—2025-2030 Euskadiko Onkologia Plan Integrala datorren urriaren 17an aurkeztuko zaie ofizialki osasunaren arloko profesionalei, elkarteei eta eragileei. 

"Ikerketa gehiago egiteak osasun gehiago eta hobea esan nahi du, aukera gehiago eta itxaropen handiagoa pazienteentzat".

"Minbiziak jarraitzen du izaten heriotza-kausa nagusia gure herrialdean. Plan honekin eta saiakuntzen plataforma berriarekin, Euskadik urrats erabakigarria emango du Europako ikerketa eta arreta onkologikoaren abangoardian kokatzeko. Ikerketa gehiago egiteak osasun gehiago eta hobea dakar, aukera gehiago eta itxaropen handiagoa pazienteentzat "

Plataforma Euskadiko osasun-ikerketako ildo nagusiaren esparruan sortu da, onkologia ardatz. Gaur egun, Euskadin, 140 ikerketa proiektu daude aktibo, eta 12.000 pazientek baino gehiagok minbiziarekin lotutako saiakuntza klinikoetan parte hartzen dute. Orain, saiakuntza kliniko gehiago eta parte-hartzaile gehiago izatea da helburua, aukera berdintasuna, terapia berritzaileetarako sarbidea eta datuen kudeaketa aurreratua bermatu ahal izateko.

Tresna berriaren aurkezpena onkologian erreferentzia diren Europako adituen taldearen hirugarren eta azken bisitan egin da. Urtebetez, elkarrekin lan egin dute, Osakidetzako profesionalei, Osasun Saileko Osasun Ikerketa Institutuei eta pazienteen elkarteei laguntzen, 2025-2030 aldirako Euskadiko Onkologia Plan Integrala prestatzen eta hobetzen.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X