PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka herritar atera dira kalera Palestinaren alde

Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herriak deituta, Iruñean 18:30ean abiatu da manifestazio nagusia Merindadeen plazatik, eta Donostian, Gasteizen eta Bilbon, 19:00etan. Halaber, unibertsitateko ikasleek manifestazioak egin dituzte 12:00etan euskal hiriburuetan.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Milaka herritar atera dira gaur kalera Euskal Herri osoan, Global Sumud Flotillaren aurkako erasoa eta Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko. Giza eskubideak babesteko eta Palestinako Estatua aitortzeko eskatu dute. 

Goizeko mobilizazioak ikasleen sindikatuek deitu dituzte, eta arratsaldekoak, Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria kolektiboak. Azken horiek,  18:30ean hasi dira Iruñean, Merindadeen plazatik, eta 19:00etan Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Bizkaiko hiriburuan, gainera, giza katea deitu dute Gobernu Zibilaren egoitzaren aurrean. Urruñan ere egin dute manifestazioa.

Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria kolektiboak azpimarratu duenez, mobilizazio horien helburua salaketa eta elkartasun internazionalista areagotzea da, "blokeoa bertan behera uztea eta Palestina askatzea lortu arte". Erakundeei dei egin diete, egoera bideratzeko neurriak har ditzaten, giza eskubideen defentsan. Genozidioaren barruan kokatu dute flotillaren kontrako erasoa ere.

Bestalde, goizean, milaka ikasle atera dira kalera hainbat herri eta hiritan egin dituzten mobilizazioetan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X