Usansoloztarrek metroaren geltokia erdigunean jartzearen alde bozkatu dute
% 94,7ko babes zabala lortu du aukera horrek, tren proiektu berrian herri erdiguneko geltoki nagusia kentzeko polemikaren ostean.
Usansolon kontsulta egin dute gaur, Metroa non kokatu erabakitzeko, eta geltokia erdigunean jartzearen alde bozkatu dute parte hartu duten 1.741 herritarretako % 94,7k.
Hain zuzen ere, Geltokia Erdigunean herri plataformak bultzatutako ekimenak herritarren iritzia jaso nahi izan du metroa udalerrira nola iritsi behar den jakiteko, proiektu ofizialak egungo geltokia herriaren erdigunean uztea baztertu baitu.
Usansolotarrek iritzia emateko aukera izan dute, 09:00etatik 20:00etara, Unkina plazan. Bertan, herritarrek izan dute udalerriaren konektibitaterako aukerarik egokiena hautatzeko. Hiru aukera izan dira galdeketan: erdiguneko geltokia mantentzea, ibilgailuentzako tunel bat eraikitzea edo beste autobus batek konektatzea Galdakaoko Ospitaleko geltokiarekin.
Azken hura da, momentuz, Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia; alegia, Galdakaoko Ospitalera herritarrak gerturatuko dituen autobus bat. Antolatzaileek diotenez, herriak merezi du geltoki bat erdigunean.
Geltokia Erdigunean ekimenearen ordezkariak
Usansolok 4.500 biztanle ditu, eta merezi du geltokia erdigunean jartzea"
Urtebete baino gehiago izan dira mobilizazioa egiten, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) adierazi dute Metroaren etorkizuneko lineak ez duela erdiguneko geltokia barne hartuko; alegia, Usansoloko egunerokoan funtsezkotzat jotzen den azpiegitura. Erabakiak herritarren gaitzespen zabala eragin zuen, hirigunean sarbide zuzena babestea eskatzen baitute.
Ordutik, deialdia egin duen plataformak manifestazioak, kontzentrazioak eta bilerak deitu ditu, geltokiak erdigunean jarraitzea defendatzeko. "Geltoki bat nahi dugu erdigunean, orain arte bezala, gure beharrei ondoen erantzuten dien aukera delako", adierazi du ekimenak behin baino gehiagotan.
Ekimenak jada jaso du tokiko elkarte guztien, Udalean ordezkaritza duten hiru alderdien (tartean EAJ, eskumena duten erakundeetan agintzen duena) eta udal kudeatzailearen babesa.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.