Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bypassa ezarri dute AP-8an, Deban, eta errei bana dago zabalik noranzko bietan

Kamioi baten atoiak su hartu du, 14:00ak aldera. Autobidea itxi egin dute eta zirkulazioa N-634 errepidetik bideratu dute, suhiltzaileak lanean ari ziren bitartean. Arratsaldean auto-ilarak izan dira inguruan.

Trafiko- ap8 - Elgoibar

AP-8 autobidea itxi egin behar izan dute astelehen arratsaldeko lehen orduan, Deba parean, Irunerako noranzkoan, bost orduz, kamioi batek su hartu duelako. 19:30ak aldera, 2 kilometroko bypassa ezarri dute, eta errei bat zabaldu dute noranzko bakoitzean. 22:00ak aldera askatu da korapiloa.

14:08ak aldera kamioi baten erdi-atoiak su hartu du, AP-8 autobidean. Irunerako noranzkoan trafikoa eten dute Elgoibarren, eta zirkulazioa N-634 errepidetik bideratu dute.

Suhiltzaileak istripua izan den tokira bertaratu dira, eta garrak itzaltzeko eta ingurua garbitzeko lanean aritu dira.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak gomendatu du inguru horretan ez ibiltzea, garbiketa-lanek jarraitzen duten bitartean ordezko bideak erabiltzea.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X