Israelek atxilotutako Global Sumud Flotillako lau ekintzaile euskal herritarrak gaur itzuliko dira
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak jakinarazi du astelehenean aterako direla Israeldik etxera bidean, nazionalitate espainiarra duten beste 24 ekintzailerekin batera. Igandean 21 ekintzaile Madrilera iritsi ziren.
Flotillako 21 ekintzaile, atzo, Madrilen. Argazkia: EFE
Israelen atxilotuta dauden Global Sumud Flotillako lau ekintzaile euskal herritarrak gaur itzuliko dira, Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herriak baieztatu duenez. Lehenik Atenasera (Grezia) eramango dituzte, eta handik Madrilera edo, zuzenean, Bilbora.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak ere adierazi du nazionalitateko espainiarreko 49 ekintzaileetatik 28 (gainerako 21ak igandean itzuli ziren) gaur bertan aterako direla Israeldik.
Catalunya Radio irrati katean egin dioten elkarrizketa Espainiako diplomaziaburuak azaldu duenez, dagoeneko familiekin hitz egin du, "azken orduko aldaketarik ezean", gaur bertan Israeldik aterako direla jakinarazteko.
Nazionalitate espainiarreko 49 ekintzaileetatik 21 atzo bertan iritsi ziren, eta iritsieran Israelek "tratu txarrak" eman dizkiela salatu dute.