Bost pertsona zauritu dira Gendulainen, kamioi baten eta auto baten arteko talkan
A-12 Iruñea-Logroño autobideak, Iruñerako noranzkoan, ohiko martxa berreskuratu du laster. Goizean, ordea, bidea itxi behar izan dute ezbehar horren ondorioz, eta NA-1110 Iruñea-Logrono errepidetik bideratu dute zirkulazioa, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Istripuaren ondorioz, A-12 autobidea itxi behar izan dute, Iruñerako noranzkoan. Argazkia: Foruzaingoa
Bost pertsona zauritu dira larunbat goizean Gendulainen, kamioi baten eta auto baten arteko istripuan, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
A-12 Iruñea-Logroño autobideak beherala berreskuratu du ibilgailuen ohiko joan-etorria Iruñerako noranzkoan. Goizean, ordea, bidea itxi behar izan dute ezbeharraren ondorioz, eta NA-1110 errepidetik bideratu dute zirkulazioa, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Suhiltzaileak, osasun arloko langileak eta Argiketa eta Ikerketa Dibisioko foruzainak bertaratu dira.