Leioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako errepidea estaltzeko lanak bukatu dituzte, bi urte eta erdiren ostean

Datorren asteazkenean emango dute amaitutzat lubaki historikoa estaltzeko obra. Lubakia zena 18.000 metro karratuko bulebar bihurtu dute, espaloi eta bide zabalagoak eginez. 20 dezibelio gutxiago jasango dituzte orain bertan. Aurreikusi baino urtebete lehenago bukatu dituzte lanak.

obra finalizada

Iparragirre kalea asfaltatu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat jo ditu Leioan BI-637 errepideak zuen lubakia estaltzeko lanak.

Bi urte eta erdi behar izan dituzte udalerria bitan banatzen zuen errepidea estaltzeko, eta, lan horiei esker, 18.000 metro karratuko bulebar bat dute orain bertan, baita espaloi eta bide zabalagoak eta zarata gutxiago ere. 

Egunero 90.000 ibilgailu baino gehiago igarotzen dira errepide horretatik.

Obrak 2023ko apirilean hasi ziren, 65,2 milioi euroko aurrekontuarekin, eta hiru urte eta erdiko epea zuten horiek burutzeko.

Bulebarraren erdialdean baldosa batzuk aldatzea baino ez da falta, eta horrekin bukatutzat emango dute obra, asteazkenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X