Epaileak hilketatzat jo du uztailean Zizurren hildako emakumearen kasua, eta epaimahaiaren prozedura bideratu du
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko epaitegiko titularrak epaimahaiaren prozedura abiatzea erabaki du, uztailaren 29an Zizur Nagusian 78 urteko emaztea hil zuelakoan 85 urteko gizon baten aurka abian den auzian. Hilketa delitua leporatzen diote, azpikeriaren astungarriarekin.
Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak hilketatzat jo du uztailean Zizurren izandako emakume baten heriotzaren kasua, eta aurrrea egitea erabaki du, epaimahaiaren prozedura abian jarri du eta. Uztailaren 29an Zizur Nagusian 78 urteko emaztea hil zuelakoan 85 urteko gizon baten aurkako auzia abian da; hilketa delitua leporatzen diote, azpikeriaren astungarriarekin.
Joan den hilaren 2an eta 9an emandako bi ebazpen judizialetan, (Probintzia Auzitegian errekurritu daitezke), magistratuak ikerketa-eginbideekin jarraitzen du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Hala, adierazi duenez, eskuetan du auzitegi-medikuaren txostena; horren arabera emakumearen heriotza "trauma osteko kalte entzefalikoa izan zen, eta "hilketaren" ezaugarriak zituen. Medikuaren irizpen horren arabera, gorpuak ez du bere burua babestu izanaren edo erasotzaileari aurre egitearen ondoriozko zauririk, horren arabera biktima "paziente zaurgarria zen, mendekotasuna zuen eta parkinsona eta narriadura kognitiboa zituen", mugitzeko arazoak zituen, eta erorikoak ere izandakoa zen.
Eskatutako beste froga batzuen artean, epaitegia auzitegi-medikuaren txosten perizial baten zain dago, ikertuak gertakarien unean nahiz prozedura judizialaren izapidetze-garaian zuen gaitasunari buruzkoa.
Inputatuaren abokatuak auzia artxibatzeko eskaera egin du, eta epaileak ez du onartu.
Joan den abuztuaren erdialdean, Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioak defentsaren errekurtso bat onartu zuen, zati batean, eta laurogei urteko auzipetuak behin-behineko espetxealdia etxean betetzea onartu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Marijaia erreta amaitu da azken urteetako Aste Nagusi jendetsuena
Bederatzi egin luzeren ostean, bukatu da 2026ko Bilboko Aste Nagusia. Bi milioi lagun ibili dira egun hauetan Bizkaiko hiriburuan. Onintza Enbeita pregoilariak hunkituta irakurri du azken pregoia, eta, ondoren, Ainhoa Urrejola txupinerak azken txupina bota du.
Cabralesko urteko gaztarik onenak errekor berria ezarri du: 37.500 euro
Hirugarren urtez jarraian, Angel Diaz Herrero gaztandegia izan da irabazlea, bi kilo inguruko eta bederatzi hilabeteko gazta batekin.
Eskola garraiorik gabe utzi dute Plentziako Eskola eta horrek dakarren arriskuaz ohartarazi du ikastetxeko guraso elkarteak
Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren erabakiak ikasleen segurtasunean izango du eragina, trafiko handiko gune batean baitago kokatuta eskola.
Zauritu larri bat Urraul Beherean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan
42 urteko gizon bat helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, politraumatismo larriekin.
Loperena gaztandegiak irabazi du Uharte Arakilgo Artzai Eguneko gazta lehiaketa
Enkantean, 5000 euroan saldu da gazta irabazlea, eta Enrique Martinezen Cintruenigoko Maher jatetxeak eraman du.
Aske utzi dituzte desordena publikoak egotzita Bilbon atxilotutako 14 lagunak
Behin izapideak amaituta, atxilotu guztiak aske utzi dituzte epailearen aurrean agertzeko aginduarekin. Hainbat ertzain artatu dituzte kolpe eta lesioengatik, eta Ertzaintzaren auto batean kalteak eragin dituzte. Segurtasun Sailak eta Ertzaintzako sindikatuek gogor gaitzetsi dituzte gertakariak.
Ehunka migratzaile bizi dira Trampolin hondartzan hilabete geroago, eurekin zer gertatuko den jakiteke
Babesgune ofizialetan tokirik ez, eta ehunka migratzaileren babesleku bihurtu da Trampolin hondartza. Bertan dauden migratzaileek egoera oso zaila bizi dutela diote, etorkizun hobe baten bila jo zutela Ceutara, eta ez luketela nahi euren familiek nola dauden jakitea. Irtenbideren bat iristeko zain jarraitzen dute.
Andaluziatik Ceutara elkartasuna adieraztera joandako ontziak bueltan dira
Andaluziatik Ceutara joandako 60 ontziak bueltan dira. Portuan bildu diren Ceutako herritarrek Espainiako banderak astinduz eta txalo artean agurtu dituzte.
Inoizko bisitari gehien izan dira Bilboko Aste Nagusian aurten: 2 milioi pertsona baino gehiago
Bilboko Udalak egindako behin-behineko balantzearen arabera, iaz baino delitu gutxiago eta atxiloketa gehiago egin dira.
Aste Nagusia amaitzear da, eta Marijaia agur esateko prest
22:30ean su emango zaio Marijaiari, datorren urtera arte atseden har dezan. Ekitaldia zuzenean izango da ikusgai Orain atarian eta ETBn.