Bilboko etxe batean ama giltzapean zuen gizona epailearen aurrera eraman dute
Osasun egoera negargarrian aurkitu zuten emakumea, eta ospitalera eraman zuten. Atxilotuari familia barruko tratu txarrak, legez kanpoko atxiloketa, familia abandonatzea eta animaliei tratu txarrak ematea leporatzen diote.
Biktima etxe honetan aurkitu zuten. Argazkia: EITB
Ertzaintzak 60 urteko gizon bat atxilotu du gaur gauean Bilbon, ama etxean gaixorik eta osasunerako egoera kaltegarrian giltzapean izatea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten. Atxilotua epailearen aurrera eraman dute.
Aipatu iturrien arabera, asteartean, 17:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila batek Bizkaiko hiriburuaren kanpoaldean dagoen etxe batera joateko deia jaso zuen, bertan bizi zen emakumea egoera onean ez zegoela ohartarazteko abisu bat jaso ondoren.
Bertara iritsitakoan, agenteek emakume baten oihuak entzun zituzten etxe barrutik, laguntza eske.
Horren aurrean, barrura sartu ziren, eta osasun egoera makurrean zegoen emakume bat aurkitu zuten logela batean.
Gela hartatik irteteko aukerarik gabe eta abandonu zantzu argiak zituela aurkitu omen zuten.
Osasun zerbitzuek ospitalera eraman zuten, eta bertan geratu zen.
Etxea, oro har, egoera higieniko negargarrian zegoen, eta desnutrizio zantzuak zituzten hainbat txakur ere aurkitu zituzten bertan.
Hori guztia ikusita, haren semea atxilotu dute, familia barruko tratu txarrak, legez kanpoko atxiloketa, familia abandonatzea eta animaliei tratu txarrak ematea leporatuta.
Ertzain-etxean beharrezko eginbideak betetakoan, epailearen aurrera eraman dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Uberrek % 20ko deskontua egingo du Gipuzkoako sagardotegietarako joan-etorri bidaietan
Uberrek, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Sagardotegi Elkarteak akordioa lotu dute txotx denboraldi honetarako.
Albiste izango dira: Realzaleak Sevillara begira, Santanderreko tragedia, eta azken ordua Ekialde Hurbiletik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elkarretaratzea deitu dute Cintruenigon, familiak eskola-jazarpenarekin lotu duen neska baten heriotza salatzeko
17 urteko neskaren aldeko hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean, familiak salatu zuen bullyingak hil duela adin txikiko neska.
Sestaon beste agente batzuek bi pertsonari ustez eraso egin ondoren esku hartu zuten ertzainek ez zituzten kamerak aktibatu
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak nabarmendu du gailua aktibatu gabe eramateak araudia ez betetzea ekarriko lukeela.
Bi zalegoek indarrak eman dizkiete euren taldeei Sevillarako txartela berenganatzeko
Gaurkoa derby bat baino zerbait gehiago da, jokoan baitago Kopako finalerako txartela. Bi taldeetako zalegoak horren jakitun dira, eta harrera beroa egin diete jokalariei estadiora iritsi direnean.
Barakaldok eta Balmasedak doluminak agertu dituzte Santanderen hil diren hiru gazte bizkaitarrengatik
Astearte honetan izandako istripu batean hil ziren, Santanderreko El Bocal kostaldeko pasabidea kolapsatuta. Gainera, Arabako beste neska bat ospitaleratuta dago. Guztira, bost pertsona hil ziren istripuan, eta beste neska bat desagertuta dago.
Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini die Santanderren hildakoen familiei
Istripua "oso krudela" izan dela esan du lehendakariak. Ertzaintzak hiru euskal gazteen heriotzaren berri eman die familiei: Barakaldoko 19 urteko bi neska eta Balmasedako 21 urteko mutil bat.
Osakidetzak giza papilomaren birusaren baheketa hasiko du, 30 urtetik gorako emakumeentzako
Etxera bidalitako gutun baten bidez helaraziko zaie emakumeei, lagina norberak etxean har dezan. Proiektu pilotua Donostialdean eta Tolosaldean hasiko da, eta, ondoren, Gipuzkoa osora zabalduko da, baita Araba eta Bizkaira ere.
Biktimak Herasko La Granja ikastetxeko ikasleak ziren, nekazaritza eta ingurumen prestakuntzan erreferentziazko zentrokoak
Tragediaren biktimek abeltzaintzako eta animalien osasun-laguntzako goi-mailako teknikaritzako zikloan parte hartzen zuten. Zentro horrek ikasleak prestatzen ditu abeltzaintzako ustiategiak kudeatzeko eta albaitari-taldeekin lankidetzan aritzeko.
Zer dakigu, eta zer ez, Santanderreko istripuaz?
Astearte arratsaldean Bocal Santanderko kostaldeko pasabidean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Pasabideetako bat behera etorri zen eta bost pertsona hil ziren, tartean, hiru euskal herritar.