IKERKETA ABIAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat ikertzen ari dira Bilbon, bere umea abandonatu zuelakoan

Ikerketapean diren gertakariak ostiraleko 22:30 aldera izan ziren, Santutxu auzoan, eta gizarte-langile batek hartu zuen haurraren ardura. Bilboko Udalaren zaintzapean dago oraingoz.

Ertzaintza emakume bat ikertzen ari da, bere umea abandonatu zuelakoan, Bilbon. Emakumea ez dute atxilotu, baina haren aurkako eginbideak hasi dituzte, adingabe bat abandonatu duelakoan.

Ikerketa abiarazi zuten gertakariak ostiraleko 22:30 aldera jazo ziren, Santutxu auzoan, eta gizarte-langile batek hartu zuen haurraren ardura.

Adingabea Udaleko gizarte zerbitzuen esku geratu zen. 

Ez dute horren inguruko xehetasun gehiagorik eman.

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu