Epaileak espetxera bidali du Zarauzko hilketa matxistaren ustezko egilea
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo adierazi zuenez, ustezko hiltzaileak "polizia-aurrekariak ditu genero-indarkeriarekin lotuta".
Igande goizean, epaileak espetxera bidali du Zarauzko hilketa matxistaren ustezko egilea, genero-indarkeria egotzita. Ertzaintzak ostegunean atxilotu zuen susmagarria.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 11:00k aldera eraman dute 47 urteko gizona Azpeitiko guardiako epaitegira, epaile aurrean deklaratzera.
Ostegunean atxilotu zuten, 53 urteko emakume bat hiltzea egotzita. Ertzaintzak bezperan aurkitu zuen haren gorpua, Zarauzko etxebizitza batean, abisu bat jaso ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo adierazi zuenez, ustezko hiltzaileak "polizia-aurrekariak ditu genero-indarkeriarekin lotuta," aurreko bikotekideek salatuta, baina hildako emakumeak ez omen zuen salaketarik jarri.
Iturri beraren esanetan, "noizbehinkako harremana" zuten, baina "azkenaldian askotan ikusi zuten elkar".
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Nafarroa Oinez jendetsua, Atarrabian
Paz de Ziganda ikastolak antolatu du aurten euskararen eta ikastolen aldeko topaketa.
Karguekin aske geratu da Bilbon gaixorik zegoen ama zabor artean giltzapetu zuen gizona
Emakumea "higiene baldintza negargarriak" zituen etxebizitza batean zegoen giltzapetuta.
Bularreko minbiziaren baheketa aurreratuta biziraupena % 88ra igo da EAEn
Osasun arloko agintariek prebentzioaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratu dute, gaitzaren eragina murrizteko funtsezko tresna gisa.
Elgeako mendilerroan piztutako sutea perimetratzea lortu dute, eta egonkortze fasean dago
Haizeak Arriola eta Narbaxa artean zabaldu ditu sugarrak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileak ari dira bertan lanean. Sutea datozen orduetan itzaltzea espero du Arabako Aldundiak.
Palestinan "kolonialismoa eta okupazioa" behin betiko amaitzeko eskatu dute milaka pertsonak Iruñean
Yala Nafarroa talde deitzaileak zalantzan jarri ditu egungo su-etenaren "eraginkortasuna eta justizia", baita Israelen eta Hamasen artean AEBen bitartekaritzarekin ezarri berri den bake planaren baldintzak ere, "Israelen zigorgabetasuna" dela eta.
Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua gelditzea eskatu dute Bilbon, "ekozida eta antisoziala" dela arrazoituta
"Kontraesanean jartzen ditu euskal erakundeek hartutako konpromiso klimatiko guztiak, eta tunel horrek zor ekologikoa utziko die etorkizuneko belaunaldiei, CO2 isuriak handitu eta ingurune naturala andeatzen duelako", ziurtatu dute.
Emakume bat ikertzen ari dira Bilbon, bere umea abandonatu zuelakoan
Ikerketapean diren gertakariak ostiraleko 22:30 aldera izan ziren, Santutxu auzoan, eta gizarte-langile batek hartu zuen haurraren ardura. Bilboko Udalaren zaintzapean dago oraingoz.
Honela jarri dute Villabona eta Irura lotuko dituen bizikletentzako pasabidea
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak instalatu du jada Villabona eta Irura lotuko dituen metalezko pasabidea, N-1 errepidearen parean joango den bizikletentzako bidearen proiektuaren barruan. Egitura 28,25 metro luze eta 3,9 metro zabal da, eta 15 tona inguruko pisua du.
Eskola segregazioaren aurkako manifestazioa deitu dute azaroaren 29rako, Bilbon
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak eskola publikoaren aldeko apustua egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Ordizian egin dute agerraldia, eskola segregazioaren arazoaren erakusgarri den herrian, plataformaren arabera.