Lottu deituko da EAEko aldiriko trenen zerbitzua
Hain zuzen ere, Mugikortasun Jasangarrirako Sailak sustatutako inkesta bi aste egon da martxan Irekia webgunean, eta parte hartu duten herritarren % 55ek baino gehiagok egin dute Lottu aukeraren alde, Lurbil (% 30,4) eta Besaide (% 14,4) izenen aurretik.
Herritarrek Lottu marka aukeratu dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) aldiriko trenen zerbitzua izendatzeko, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, Mugikortasun Jasangarrirako Sailak sustatutako inkesta bi aste egon da martxan Irekia webgunean, eta parte hartu duten herritarren % 55ek baino gehiagok egin dute Lottu aukeraren alde, Lurbil (% 30,4) eta Besaide (% 14,4) izenen aurretik.
Hiru aukerek "lurraldearekiko hurbiltasuna iradoki nahi dute", Mugikortasun Jasangarrirako Sailak "gero eta hurbilago dagoen zerbitzua emateko duen interesaren ildotik". Ildo horretan, Lottu irudimenezko hitza da, lotura gogora ekartzen duena.
Aldiriko trenen zerbitzua urtarrilaren 1ean eskualdatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, nahiz eta Renfek jarraitzen duen zerbitzua ematen. Bost linea dira guztira —lau, Bizkaian, eta bat, Gipuzkoan—, Arabako Lautadako zerbitzu berriaz gain.
Lehen urte honetan, Mugikortasun Jasangarrirako Saila zerbitzuan hobekuntzak ezartzeko lanean ari da, hala nola urtarrilean Bilbo-Urduña C-3 linean egindako aldaketak, Araban zerbitzuak gehitzeko lanak, hurrengo hilabeteetan abiatuko den Karrantza eta Aranguren arteko lotura eta irisgarritasuneko aurrerapenak.
Hobekuntza horiekin batera, marka berria eta bereizia sortu nahi izan da, eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailak herritarrek bozketan parte hartu izana eskertu du, aldiriko tren zerbitzuak etorkizunean izango duen izenari buruzko erabakiaren partaide izateagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Afrikako Kopako finala pasioz biziko dute Bilbon
San Frantzisko auzoan bizi diren senegaldarrak eta marokoarrak ilusioz gainezka daude igandeko partidaren zain. Ia guztiek dute planen bat pentsatuta. Baina, batez ere, giro bikainean bizitzea espero dute, oso ondo konpontzen diren bi zaletu-talde baitira.