Gripearen aurkako txertoa hartzeko deia egin du Osakidetzak, kutsatzeen kurba aurreratu daitekeela ohartarazita
Osasun Sailak jakinarazi duenez, azken asteotan gripe kasuen "gorakada nabarmena" atzeman dute, bereziki, Bizkaian, eta horrek "kurba epidemiologikoa aurreratu daitekeela iradokitzen du".
Gripearen egoera epidemiologikoaren konparazio-analisiaren arabera, litekeena da kutsatzeen kurba aurreratzea; izan ere, azken astean kasuen gorakada handia izan da, bereziki, Bizkaian. Ospitaleetan, kanpainaren bigarren astean atzemandako gripe-kasuen kopurua nabarmen igo da (506), aurreko urteotako kanpainekin alderatuta (166, 2024an; eta 105 ,2023an). Kanpainaren lehen hiru asteetan metatutako kasuen kopurua (1.120 kasu), berriz, aurreko bi kanpainetan baino nabarmen handiagoa da (410 kasu, 2024an; eta 331 kasu, 2023an).
Datuok mahai gainean jarrita, txertoa hartzeko deia egin die Osakidetzak herritarrei, eta gogorarazi du "osasunaren konplikazioak ekiditeko modurik eraginkorrena" txertoa dela. Joan den urriaren 6an Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kanpaina abian jarri zuenetik, 202.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute jada gripearen aurkako txertoa, eta 80.000 hitzordu inguru emanak ditu hurrengo egunotarako.
Kutsatzeak bakarrik ez, ospitaleratzeak ere iaz baino gehiago izan dira. Gaur zabaldutako datuen arabera, azken asteotan 131 pertsona ingresatu behar izan dituzte EAEko ospitaleetan, gripearen ondorioz. Kopuru horretara azaroaren erdialdera iritsi zen 2024an.
Hitzordua hartzeko, ohiko bideak erabiltzea eskatu du Osakidetzak: erreferentziazko osasun-zentrora telefonoz deituta edo web-orriaren bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Azken agurra Santanderreko pasabidea hautsi eta itsasora erorita hil ziren gazteei
Barakaldoko eta Balmasedako beilatokiak eta Igollo de Camargoko (Kantabria) eliza txiki geratu dira Santanderren itsasora erorita hil ziren gazteak gogoratzeko eta azken agurra emateko.
Bullyinga egiten duten ikasleak ikastetxetik kanporatuko dituzte Nafarroan
Bizikidetzari buruzko Foru Dekretu berriak tratu txarren edo indarkeriaren kasu larrietan ikasleak eskolatik kanporatzea ere aurreikusten du. Neurriaren helburua da biktimak babestea eta haien ongizate emozionala bermatzea.
Santanderko pasabidea hautsita zegoela ohartarazi zuten istripuaren aurreko egunean, baina abisua ez zen izapidetu
Udaltzaingoak abisua jaso zuen, baina ez zuen inolako jarduketarik egin. Hala, jakinarazpena paper batean jaso zuten, baina mahaian bertan geratu zen.
24. Korrikak euskararen ezagutza unibertsala aldarrikatu du Iruñean
Aurtengo leloa, "Euskara Gara" komunitatearen izaera irekia eta askotarikoa azpimarratzeko hautatu dute. Korrikak bildutako baliabide ekonomikoak euskararen normalizazioaren aldeko lana indartzera bideratuko dira.
14 urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati Donibane Lohizunen, bi adin txikiko bortxatzea leporatuta
Erasoak 2012. urtean hasi ziren bikotekide ohiaren etxean, biktimetako batek 6 urte besterik ez zituenean. Erasotzaileak gertakariak onartu ditu, eta adin txikikoak bortxatu eta sexualki erasotzea leporatu dio epaileak.
Eusko Jaurlaritzak baieztatu du gero eta biktima gazte gehiago daudela indarkeria matxistagatik jasotzen diren deietan
2025ean, SATEVI zerbitzuak 2.054 eskatzailek egindako 3.087 arreta telefoniko erregistratu zituen, eta % 90 baino gehiago bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriari lotuta izan ziren.
Horrelakoak dira euskal gazteak: prestatuak eta toleranteak, baina emantzipatzeko arazo handiak dituzte
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako 'Gazteen Adierazleak' txostenak euskal gazteen erradiografia interesgarria eskaini du. Gazteen % 72,6k seme-alabak izan nahi dituzte, baina atzeratu beharko dutela uste duenak inoiz baino gehiago dira.
Santanderko pasabidea hautsi zenetik bila zebiltzan neskaren gorpua topatu dute
Asteartean istripua gertatu zenetik, gorpua agertu den inguruetan ari ziren 20 urteko Guadalajarko neskaren bila. Asteartean bertan topatu zituzten horren bost lau ikaskide eta begiralearen gorpuak (horietako hiru euskal herritarrak), pasabidea igarotzen ari zirela hori hautsi eta uretara erori ziren denak. Neska arabar bat da istriputik bizirik atera den bakarra.
El Bocaleko istripuan erreskatatutako gazteak egonkor jarraitzen du eta kontziente dago
19 urteko gaztea asteartean ospitaleratu zuten, "sabeleko traumatismo larria" zuela. Santanderreko itsaslabar bat zeharkatzen duen pasabide bat haustean, Bocal inguruan, beste sei lagunekin batera metro batzuk erori zen arroka artera. Gaurko egunean zehar, traumatismo horren bilakaera baloratzeko hainbat proba egingo dizkiote gazteari.
Euforia eta emozioa Realeko jarraitzaileen artean, Errege Kopako finalerako txartela lortuta
Realeko milaka jarraitzaile Sevillara begira daude dagoeneko, apirilaren 18ko Errege Kopako finala gertutik bizitzeko ilusioarekin. 2021ean ikuslerik gabe jokatu behar izan zen finalaren ondoren, realzaleek finalaren esperientzia bizi nahi dute.