TRADIZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona joan dira hilerrietara, Santu Guztien Eguna dela eta

Bilboko hilerriaren ordutegia luzatu dute, eta Donostian eta Gasteizen autobus-zerbitzuak indartu dituzte. Iruñean aurten ez dute San Jose hilerrirako sarbidea itxi.

BARAKALDO (BIZKAIA), 01/11/2025.- Vista del cementerio de Barakaldo este sábado, día de Todos los Santos. Los españoles continúan la tradición de visitar a sus difuntos en los cementerios, limpiar sus lápidas y llevarles flores en estos días de Todos los Santos (1 de noviembre) y de los Difuntos (2 de noviembre).  EFE/ Javier Zorrilla
Hainbat pertsona Barakaldoko hilerrian. Argazkia: EFE

Milaka familia hurbildu dira larunbat honetan Euskal Herriko hilerrietara, Santu Guztien Eguna dela eta, hildako senideak oroitzera.

Euriak eta azken orduetako tenperaturek lagundu ez badute ere, bisitariz eta lorez jantzi dira hilerriak tradizioa den bezala.

Bisitari gehiago izaten direnez, zenbait hilerrik, Bilbokoak kasu, ordutegi luzeagoa izango dute azaroaren 1 honetan, eta Donostian eta Gasteizen autobus-zerbitzuak indartu dira.

Iruñeko Udalak ez du San Jose hilerrirako sarbidea itxi aurten, aurreko urteetan ez bezala, eta ez du baimen txartelik eman. Ibilgailuak Biurdana kaletik sar daitezke hilerrira, Orkoien kaleko biribilgunetik, eta, edukierak aukera ematen duen bitartean, baita Nafarroa etorbidetik ere. Irteera Miluze kaletik eta Nafarroa etorbidetik egin daiteke.

Bilboko Udala ere trafikoa erregulatzen ari da.

Azken urteetan ohiturak aldatzen ari dira eta hilerriak bakarrik ez dira jada hildakoen oroimenerako leku. Izan ere, gero eta gehiago dira errautsak leku desberdinetan zabaltzen dituzten pertsonak, eta, beraz, ospakizunak eta oroitzapen-ekitaldiak ere anitzak bihurtu dira.

A woman visits the tomb of a beloved one at the cemetery of the town of Pamplona during All Saints Day, in Navarra, northern Spain, 01 November 2025. Spaniards visit cemeteries to remember their late relatives bringing them flowers and cleaning their tombs. EFE/ Inaki Porto

Emakume bat Iruñeko hilerrian. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Estacion Renfe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak iragarritako garraio-abonu bateratua urtarrilaren 19tik aurrera erabili ahal izango da

Oscar Puente Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa gainerako administrazioekin lan egitea da, hala nola autonomia-erkidegoekin eta udalekin, etorkizunean hiri barruko eta hiriarteko abonuak bateratu zein integratzeko eta garraio-txartel bakarrarekin funtzionatu ahal izateko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala.

Gehiago ikusi