EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskalmeten arabera, urria "oso lehorra" izan da: ohiko prezipitazioen erdia egin du

Arabako zenbait eremutan, mende honetan izan den "urririk beroena eta lehorrena" izan dute, eta batez besteko tenperatura ohi baino 1,2 ºC gorago egon da.

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, urria oso lehorra izan zen, EAE osoan % 50etik beherako metatuekin, eta Arabako leku askotan % 30etik beherakoak izan ziren. Tenperaturari dagokionez, batez besteko tenperatura 1991-2020 aldiko ohiko batezbestekoa baino 1.2 ºC altuagoa izan zen. Mende honetako bederatzigarren urririk beroena izan zen; lehen postuetan 2022koa eta 2023koa daude.

Prezipitazioei dagokienez, balio altuenak Gipuzkoako ipar-ekialdean erregistratu ziren. Metatau baxuenak Araba hegoaldean izan ziren, ez baitziren 10 l/m²-ra ere iritsi. Hiriburuei dagokienez, Donostian eta Bilbon 8 egunetan egin zuen euria eta Gasteizen 5 egunetan bakarrik.

Bestalde, aipatzekoa da hilaren 23a izan zela urriko egunik haizetsuena, “Benjamin” ekaitzaren eraginez. Egun horretan bolada bortitzak neurtu ziren, eta aipagarriena Matxitxakon neurtutakoa izan zen 147.5 kilometro orduko haize ufadengatik.

Muturreko meteorologiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak urrian alerta laranja bat aktibatu zuen nabigaziorako olatuen altueragatik. Horrez gain, 4 abisu hori aktibatu ziren; 2 haizeagatik haizeguneetan, 1 olatuengatik nabigaziorako eta 1 ur-proiekzio eta zipriztinengatik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X