EUSKARA
Euskaltzaletasunaren giharra indartu, euskararen pizkunde berri bat abiarazteko
Euskaltzaletasunaren muina itxaropena delako, euskaltzaletasuna lehen lerrora ekarri eta herritarren artean itxaropenaren txinparta zabaldu. Modu horretan abiarazi nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntzaren pizkunde berri bat. Azken hamarkadetan egindako bideari zintzo begiratu, ondo zein gaizki egindakoetatik ikasi eta bide berriak abiatu.
Mezu hori dago jasota “Euskaltzaleon garaia da” goiburupean, Arantzazun (Oñati) gaur arratsaldean aurkeztu duten adierazpenean. Euskalgintzako hainbat eragile bildu dira, pizkunde berri baterako abiapuntua izatera datorren ekimena babestera. “Ez gaude ausaz Arantzazun, euskara mundu garaikidera lotu zuen (lehen) pizkunde horren aterbe nagusi izan delako baizik: mundua euskaraz pentsatzeko, egiteko, gozatzeko, bizitzeko ekimenen (h)abialeku behinena”, esan dute.
Itxaropena. Hitz hori agertzen da, behin eta berriz, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri duen agirian. Zailtasunei eta garai ilunei aurre eginez, euskara gaur egunera arte ekartzeko bidea egin zutenen lana gogoratu dute, esperantzari atea zabaltzeko: euskara larrialdi linguistikoan dagoen honetan, euskaltzaleak aktibatu eta itxaropenerako deia egitea baita helburua. “Baina itxaropena ez da zain egotea. Itxaropena, euskaltzale horiek denek erakutsi diguten bezala, egitea da. Beraz, ekiteko garaia da”, azaldu du Eskisabelek.
Eta horrekin batera, euskaltzaletasuna da bereziki nabarmendu duten beste kontzeptua. Mundua “hain aldrebes” dagoen garaiotan, azaldu dute “oinarrizko jarrera politiko bat” dela euskaltzale izatea, eta herritarren eguneroko erabakien garrantzia nabarmendu ondoren, erakundeen arduran jarri dute begirada. Jauzia ematea eskatu dute. “Hizkuntza-politika anbiziotsu eta sendoak behar ditugu”.
Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arenan antolatu duen ekitaldia izango da euskararen pizkundearen berriaren hasiera irudikatu nahi duena. Euskaltzale guztiei bertaratzeko deia egin diete, eta gogorarazi dute sarrerak Pizkundea atarian erosi daitezkeela.
"Euskaltzaleon garaia da" adierazpena: sinatzaileak
▪ Idurre Eskisabel – Idazkari nagusia
▪ Aize Otaño – AEK
▪ Julen Arrizabalaga – Elkar
▪ Nekane Artola – Euskal Herriko Ikastolak
▪ Ainara Lasa – Berria
▪ Amaia Zarrabeitia – Elhuyar
▪ Jasone Mendizabal –Taupa Mugimendua
▪ Joxerra Olano – IKA
▪ Sebastian Castet – Euskal Konfederazioa
▪ Intza Gurrutxaga – EHE Euskal Herrian Euskaraz
▪ Aitor Bengoetxea – UEU Udako Euskal Unibertsitatea
▪ Amaia Balda eta Ainhoa Lasa – EMUN
▪ Laida Begiristain eta Marian Bidegain – Maizpide Euskaltegia
▪ Haritz Azurmendi – JAKIN
▪ Gotzon Gomez, Asun Elorriaga eta Gemma Telletxe – Gerediaga Elkartea
▪ Joxepa Madariaga eta beste bat – Gerriko Elkartea
▪ Gorka Torre – Euskal Konfederazioa
▪ Martin Aramendi – UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
▪ Kontxita Beitia – Andereñoen mugimenduko aitzindaria
▪ Miren Azkarate – Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua (2001-2009)
▪ Kike Amonarriz – Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari ohia
▪ Mertxe Mujika – AEKko koordinatzaile ohia
▪ Lorea Agirre – JAKIN aldizkariko zuzendaria
▪ Paul Bilbao – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi ohia
▪ Baionako Etxepare lizeoko ikasleak eta Azterketak Euskaraz! mugimendua
: ▪ Mari Karmen Garmendia – Hizkuntzalaria eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura Sailburu izana (1995-2001)
▪ Paulo Agirrebaltzategi – Jakin pentsamendu aldizkaria sortu zuen taldeko kidea
▪ Sagrario Aleman – Euskaltzain osoa eta helduen euskalduntze-alfabetatze eremuko aitzindaria
▪ Xabier Euzkitze – Kazetari ezaguna
▪ Anjeles Iztueta – Matematikaria eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu izanak
▪ Martxelo Otamendi – Egunkaria-ko eta Berria-ko zuzendari ohia
▪ Edurne Brouard – Helduen euskalduntze-alfabetatzeko erreferentea
▪ Jakes Bortairu – Iparraldean euskararen aldeko milaka borroketan engaiatuak
▪ Juan Kruz Lakasta – Kazetaria eta Iruñerriko Euskalerria Irratiko koordinatzailea
Zure interesekoa izan daiteke
Dagoeneko auto-ilararik ez A-8an, Bilbon, bi ibilgailuren arteko istripuaren ondoren
Bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute, eta, hori dela eta, erreietako bat itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Pradales-Sanchez bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bizkaiko futbol epaileek planto egin dute, erasoen ostean: ez dira Basaurin, Portugaleten eta Karabiganen ariko
Arbitroen Batzordeak erabaki du ez duela hiru klub horien zelaietara epailerik bidaliko, zenbait epaileren aurkako (batzuk, adingabeak) irainen, mehatxuen eta erasoen ostean jarrera aldatu dutela ikusi arte.
Corellako 14 urteko neska bat saldu eta ezkontzera behartu zuten senar-emazteak epaituko dituzte
Kasua ikertu duen epailearen ustez, gertakariak pertsonen trafikoaren delitu izan daitezke. Autoaren arabera, 14 urteko neska ezkontzera behartu zuten "5.000 euro, bost whisky botila eta janariaren truke" eta, ondoren, Kataluniako hainbat udalerritan eskean aritzera behartu zuten.
24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jarduera desberdinez osatutako egitarau zabala izango da.
Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararen ezagutza ez izateak sistema osoaren euskaraz funtzionatzeko gaitasuna oztopatzen du.
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.
Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatu du, jaurtigaia nork bota zuen egiaztatu ezin duelako
Donostiako epaileak behin-behinean artxibatu du 2024ko martxoan jasandako lesioagatik irekitako auzia, eta familiak helegitea aurkezteko aukera du orain.