EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giroa lehortuko du igandean iritsiko den hego-haizeak

Tenperatura minimoek behera egingo dute, baina maximoek, gora. Kostan, abisu horiak egongo dira, olatuen indarragatik.

EURI LANGARRA EGUNSENTIAN EURIA ORIO
Orio.

Azken egunetako giro bustiak amaiera izango du igandean, hego-haizea iristearekin batera.

Gaur, giro bustia izango da, batez ere goizean. Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka, bereziki isurialde atlantikoan. Hegoaldean, ez du ia euririk egingo, eta hodeitza zulatuago egongo da. Arratsaldeak aurrera egin ahala, mendebaldean atertu egingo du, eta kostaldean eta batez ere Gipuzkoa ipar-ekialdean eta Lapurdin bakarrik egingo du euria. Haizea mendebaldetik ibiliko da, ipar-mendebaldeko ukituarekin arratsaldean, eta enbarazu egingo du haizeguneetan. Tenperatura maximoak 12 eta 16 ºC artekoak izango dira.

Eguraldi egonkorra eta atsegina izango da igandean. Atertu egingo du, haizea baretu egingo da eta hegoaldetik joko du, ahul. Goizaldean, euri zarrastadaren bat egin dezake ipar-ekialdean, baina gutxi. Egunsentiko lainoa desegin ostean, urdingune zabalak nagusituko dira goizean, eta erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira arratsaldean. Goizean goiz, giroa hotza izango da, eta Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egin dezake. Tenperatura maximoak, berriz, igo egingo dira.

Astelehenean, hodei gehiago izango dira. Erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira zeruan, baina ez du ia euririk egingo; egitekotan, euri zarrastada txikiren bat. Haizea ahul ibiliko da, hego ukituarekin, eta kostaldean ekialdetik ibil liteke arratsaldean. Tenperatura bezperako maila berdintsuan geldituko da.

Asteartean, are gehiago igoko da tenperatura, eta egun eguzkitsua espero da, baita asteazkenean ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X