BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodi baten hausturak ur-hornidura arazoak eragin ditu Ezkerraldean

Matxura konpondu dute jada, baina txorrotak ireki eta urari isurtzen uzteko gomendatu dute, oraindik zikin egon daitekeelako.

Sestao

Hodi baten hausturak urik gabe utzi ditu hainbat orduz Bizkaiko Ezkerraldeko zenbat herri. Portugalete, Sestao, Santurtzi, Muskiz eta Trapagaran urik gabe izan dira bart, 02:30era arte, ordu horretan amaitu baitituzte konponketa lanak.

Hornidurak ez du berehala normaltasuna berreskuratu, ura arre atera baita tarteka. Hala ere, Bizkaiko Ur Patzuegoak matxura konponduta dagoela baieztatu du larunbat arratsaldean, beharrezko kontrol guztiak egin ondoren.

Txorrotako ura kontsumitu baino lehen, iturriak ireki eta urari isurtzen uzteko gomendatu dute, zikin atera daitekeelako. Arre jarraituz gero, ez edateko eta 94 487 31 87 telefonora deitzeko eskatu du Ur Patzuergoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X