GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Bergaran, euroagindu bat betez

76 urteko gizonak istripua izan zuen GI-627 errepidean, eta identifikatzeko orduan ohartu ziren atxilotzeko euroagindua zuela indarrean.

Ertzaintzak 76 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bergaran, Parisko epaitegi batek hura atxilotu eta entregatzeko euroagindua eman zuelako.

14:30 jota zirenean, GI-627 errepidean Bergaran izandako zirkulazio-istripu batean laguntzera joan zen Ertzaintzaren patruila batek istripuan nahasitako ibilgailuetako bidaiari bat identifikatu zuenean, Frantziako hiriburuko epaitegi batek atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua zuela jakin zen.

Horren aurrean, gizona atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko izapideak betetzera.

Segurtasun Sailak ez du jakinarazi zein delitu leporatzen dioten Frantziako Estatuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X