Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oiartzungo AP-8ko saihesbidea obrengatik itxiko dute igande eta astelehen gauetan

Mantentze-lanak Bilborako noranzkoan izango dira, 22:00etatik 06:00etara.

Oiartzungo (Gipuzkoa) AP-8 autobideko saihesbidea itxita egongo da igande eta astelehen gauetan, Bilborako noranzkoan, mantentze-lanak direla eta. Aldundiak jakinarazi duenez, itxierak 22:00etatik 06:00etara egongo dira indarrean, eta galtzada nagusiko eskuineko erreia irteeraren parean itxiko da.

Lehenengo gauean, errepidea fresatuko da, eta, bigarrenean, aglomeratu eta seinale horizontalak margotuko dira. Alternatiba gisa, ibilgailuek Beraungo irteera erabili ahal izango dute (GI-20-2-1-S).

Gainera, igandean landaredia garbitzeko lanak egingo dira N-I errepideko tuneletan, Goierri parean. Horrek ere trafikoari eragingo dio 04:00etatik 14:00etara Lazkaon, Itsasondon eta Ikaztegietan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X