"Indarkeria isilak" eta mikromatxismoak ditu ardatz azaroaren 25eko Nafarroako erakundeen kanpainak
‘Egunerokoan ere ezkutatzen da indarkeria. Ikusaraz dezagun’, izango da Nafarroako leloa A25aren aurrean, emakumeen edozein kontrol, diskriminazio eta desbalorizazio moduren aurkako kanpainan. Taberna lehendakariordeak Foru Gobernuaren kanpaina bat aurkeztu du, emakume askok beren egunerokoan jasaten duten indarkeria psikologikoa, ekonomikoa eta sinbolikoa salatzeko
Azaroaren 25eko kanpainaren muralak, Nafarroan. Argazkia: Europa Press.
Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira Nafarroako erkaundeek aurkeztu duten kanpainak "indarkeria isilak" agerian uztea bilatuko du, eta erakustea, sotilak izanagatik ere, matxistak diren jarrera eta esapideak zenbateraino dauden gizartean errotuta eta normalizatuta, atea irekiz indarkeria mota larriagoei eta generoan oinarritutako kontrol, gutxiespen eta diskriminazioei.
‘Egunerokoan ere ezkutatzen da indarkeria. Ikusaraz dezagun’ lelopean, Nafarroako Gobernuak kanpaina instituzional berria jarri du martxan gaur, Azaroaren 25era begira. Kanpainaren xedea da sozialki justifikatutako portaeren, jarreren eta diskurtsoen inguruan gizartea kontzientziatzea; izan ere, askotan, konturatu gabe gertatzen dira, baina emakumeenganako indarkeria esplizituagoak eta larriagoak legitimatzeko “haztegi” gisa balio dute. Modu horretan, Nafarroako Gobernuaren asmoa da "egunero entzuten, ikusten eta egiten dugunaren inguruko hausnarketa sustatzea, indarkeria-modu horiek errazago detektatzeko eta horiek naturalizatzea saihesteko".
Indarkeria-modu normalizatu ohikoenen artean indarkeria psikologikoa, ekonomikoa eta sinbolikoa daude. Azken horrek, batez ere, emakumeen gorputza eta estereotipo sexisten arabera ezartzen zaizkien espektatibak izan ohi ditu jomugan. Eguneroko eraso horien ondorioz, emakume asko manipulatuak izan ohi dira, eta autoestimua eta autonomia galtzen dute, eta horrek, kasu batzuetan, bide ematen die indarkeria-modu larriagoei.
Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak aurkeztu du kanpaina, Patricia Abad Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) zuzendari kudeatzailearekin eta Patxi Vera Nafarroako Arartekoarekin zein talde parlamentarioetako ordezkariekin batera.
Kanpainako irudietan herritar anonimoen aurpegiak ageri dira, begiak emakumeen aurkako indarkeria inplikatzen duten mezuekin estalita. Mezu horiek emakumeen gorputz eta jarrerei buruzko aipamenak dira, bai eta emakume askok eraso matxistak saihesteko erabiltzen dituzten autozentsurako mezuak ere. Besteak bestem “horrela janzten bada, ez dadila gero kexatu”, “ez diet beste batzuei like ematen, haserretu ez dadin”, “isilik geratzen banaiz eta aurka egiten ez badiot, baretu eta bakean uzten nau” eta “piropo bat besterik ez zen, ez da hainbesterako ere” esaldiak hautatu dira era horretako indarkeriaren gaineko hausnarketa egitera gonbidatzeko.
Kanpainaren kostua 35.000 euro ingurukoa izan da, eta sare sozialen eta tokiko aldizkarien bidez zabalduko da. Halaber, Nafarroako Jauregian eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) olanak jarriko dira; Iruñean, Tuteran, Tafallan eta Lizarran markesinetan kartelak jarriko dira, baita Iruñeko eta Tuterako hiriko euskarri digitaletan ere. Azaroaren 25ean bertan, gainera, adierazpen instituzionala irakurriko da Nafarroako Jauregiaren aurrean egingo den elkarretaratze batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.