Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bati 10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, Iruñean 13 urteko neskato bat bortxatzeagatik

Erasoa 2022ko urrian gertatu ziren, Iruñean. Auzitegiak, halaber, zigortua herrialdetik kanporatzea erabaki du, hirugarren gradua edo behin-behineko askatasuna lortzen duenean.

Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioak 10 urte eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri dio 35 urteko gizon bati, 2022ko urrian Iruñean 13 urteko neskato bat bortxatzeagatik.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian errekurritu daitekeen epaiak jasotzen duenez, auzipetua 10 urtez ezin izango da komunikatu adingabearekin, ezta harengana 300 metro baino gutxiagora hurbildu ere, eta, gainera, 10 urteko zaintzapeko askatasunaren neurria bete beharko du, espetxe-zigorraren ostean bete beharrekoa. Erantzukizun zibila dela-eta, 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko du, kalte moralagatik.

Auzitegiak, halaber, zigortua herrialdetik kanporatzea erabaki du, hirugarren gradua edo behin-behineko askatasuna lortzen duenean, eta 10 urtez Espainiako Estatura ezin izango da itzuli.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X