Bermeoko Jose Done ikastetxeko sexu-abusuen biktimak erreparazioa lortzen hasi dira, prozesua hasi eta ia lau urtera
EITBk 2022ko otsailean azaleratu zuen kasua, Asier Sanchez kazetariak egindako ikerketaren ondoren. Hiru urte eta zortzi hilabete geroago, lehen kalte-ordainak iristen hasi dira. Biktimek "esker ona" adierazi diete prozesu honetan lagundu dieten guztiei.
Bermeoko Jose Done ikastetxeko biktimak erreparazioa lortzen hasi dira.
70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran Bermeoko Jose Done ikastetxean sexu-abusuak jasan zituztela salatu zuten biktimetako hiruk erreparazio-prozesua amaitzea eta kalte-ordaina jasotzea lortu dute.
Ikerketa- eta erreparazio-prozesu luze baten ondoren, barkamen-eskaera, kalte-ordaina eta, behar izanez gero, tratamendu psikologikorako finantzaketa jaso dituzte.
Hiru urte eta zortzi hilabete geroago, EITBri bidalitako adierazpen batean, amaitutzat eman dute prozesua eta "azkenean egia ezagutu dela" diote. Halaber, "eskerrak" helarazi nahi izan dizkiete bide honetan alboan izan dituztenei, "entzun eta babestu gaituzten guztiei".
BERMEOKO JOSE DONE IKASTETXEKO BIKTIMAK
Bermeoko Jose Done ikastetxeko biktima garenon erreparazio prozesuak iraun duen hiru urte eta zortzi hilabeteotan, gure esker onik zintzoena adierazi nahi diegu alboan izan ditugun guztiei.
Sostengua eman eta entzun diguten guztiei, eskerrik asko, berriro ere, hor egotearren.
Gorabehera askoko prozesua izan da, baina egia argitara irten da azkenean.
Betira arte.
Sexu-abusu horien kasua 2022ko otsailean ezagutu zen, EITBk, ikerketa baten ondoren, Bilboko Elizbarrutian zenbait emakumek jarritako salaketaren berri eman zuenean. 1979tik 1981era bitartean ikastetxeko zuzendaria izan zenak sexu-erasoak egin zizkiela salatu zuten eta, harrezkero, barnean "mina" sentitzen zutela eta gizon horrek "nazka" ematen ziela adierazi zuten. Biktimek 8 eta 10 urte inguru zituztenean zuzendariak egiten zizkien ukituen eta musuen berri eman zuten eta erasoak pribatuan zein beste ikasle batzuen aurrean gertatzen zirela jakinarazi zuten.
Egun gutxiren buruan, biktima gehiagok egin zuten bat salaketa horiekin. Bermeon, guztira, 16 izan ziren. Horietako batzuek, gainera, eskolako beste irakasle batzuk gertakari horien jakitun zirela eta, beraz, ikastetxe barruan konplizeak zeudela salatu zuten.
Bide judizial arrunta ere aktibatu zuten biktimek, Ertzaintzaren aurrean salaketak jarrita, baina delituak preskribatuta zeuden.
Hilabete batzuk geroago, erlijioso horrek Santutxuko (Bilbo) Berrio-Otxoa ikastetxean ere abusuak egin zituela jakinarazi zuen EITBk, hiriburuko biktima batzuen testigantzaren bidez. Bermeon egon ondoren, Santutxuko ikastetxera bidali zuten, eta 1982 eta 1988 urteen artean OHOko tutore eta zuzendari izan zen.
Gaitzespen adierazpenak
Salaketa hauen guztien ondorioz, Kristau Instrukzioko Anaien Institutuak (Menesiarrak) adingabeei egindako abusuak gaitzetsi zituen eta "sortutako sufrimenduagatik barkamena" eskatu zuen, nahiz eta ez zuen Bermeoko ikastetxea berariaz aipatu.
Bestalde, Bermeoko Udalak adierazpen instituzional bat onartu zuen aho batez, salatu ziren abusu "larriak eta onartezinak" gaitzesteko, eta erakundeei eskatu zien neurriak hartzeko.
"Gorabeheradun" prozesua
Bilboko Elizbarrutiak salaketak ikertzeko eta biktimei erreparazioa emateko prozesua hasi zuen eta 2022ko abenduan gaia Vatikanora iritsi zen. Biktimen aitortzen dutenaren arabera, "gorabehera asko" izan dituan bidea izan da. Besteak beste, ikerketako arduradunekin izan zuten bileretako batean, akusatuak gertatutakoa aitortu eta barkamena eskatzen zuen bideo bat erakutsi zien modu pribatuan. Biktimentzat, ordea, keinu hori ez zen nahikoa, eta barkamena publikoko eskatzeko galdegin zuten.
Hiru urte eta zortzi hilabete geroago, ordea, amaitutzat eman dute prozesua eta "azkenean egia ezagutu dela" diote. Halaber, "eskerrak" helarazi nahi izan dizkiete bide honetan alboan izan dituztenei, "entzun eta babestu gaituzten guztiei".
Zure interesekoa izan daiteke
Haizeak eta beroak Aiaraldeko sutea berpiztu dute, eta baserri bat hustu behar izan dute
Suhiltzaileak eta lau helikoptero ari dira Aiaraldean berpiztu den sutea itzaltzeko lanetan. Tenperatura altuek eta haizeak inguruan geratzen ziren garrak berpiztu dituzte, eta baserri bat prebentzioz hustu dute.
Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Etsituta atera dira ostegun honetan Barne ministroarekin egindako bileratik, eta Frantziako Gobernuak erantzunik ematen ez badie, irailaren 29an beste lanuzte bat egingo dutela iragarri dute.
Donostiako kaia pirata txikiz bete da
Donostiako Aste Nagusia sartu da bere azken txanpan, baina festarako gogo handiz. Gaur argi utzi dute etxeko txikienek. Dozenaka neska-mutikok parte hartu dute abordatze txikia. Astelehenean helduek egin bezalaxe, kaiako urak abordatu dituzte. Eguraldia lagun, giro paregabea izan dute.
28 urteko gizon bat atxilotu dute Peñas de Riglos aldean (Huesca) piztutako sutea berak eragin zuelakoan
Suak 12 herritatik ia 900 pertsona ebakuatzera eta bi udalerri konfinatzera behartu du. Kaltetutako azalera 8.000 hektareakoa da dagoeneko, eta hainbat administraziotako ehunka suhiltzaile lanean ari dira perimetroa sendotzeko eta suaren aurrerapena saihesteko.
50 pertsona baino gehiago artatu dituzte Osakidetzan eklipsearen ondorengo lehen orduetan, begietan izandako balizko lesioengatik
Horietatik, 37 ospitaletan artatu zituzten, eta gainerako 22, berriz, osasun zentrotan. Kasu guztiak arinak dira.
Non eta noiz ikusi ahal izango da hurrengo eguzki-eklipse osoa?
Ikusmina gero eta handiagoa da, eta dagoeneko nabari da sektore turistikoan. Cadizeko eta Malagako ostatu batzuek, astronomia zale askok behaketa egiteko leku egokitzat jotzen dituzten bi guneetan, ostatu batzuk dagoeneko beteta daude.
Eklipseak animalien jokabidea aldatu eta gaueko ohiturak aurreratu zituen
Eklipseak eragindako bat-bateko iluntasunari animaliek nola erantzuten zioten dokumentatu du Sendaviva parkeak. Eklipseak animalia horien jarduera aldatu zuen: batzuk bildu egin ziren, beste batzuek atseden-ohiturak aurreratu zituzten eta, argia itzuli zenean, zenbaitek berriro ekin zioten beren jarduerari.
Eklipsea estratosferatik: EITBk eta Aranzadik jaurtitako globoaren 360º-ko irudiak
EITBk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Lantziegotik (Araba) botatako kamerak eguzki-eklipse osoa grabatu du, ikuspegi txundigarria utzita. Gozatu, Lurra zeharkatzean, eklipsearen itzalak utzitako irudiekin.
Eusko Jaurlaritzak eskertu egin du eklipsearen inguruan herritarrek izan duten "jarrera zibikoa"
Euskadiko hainbat puntutan milaka ikusle bildu ziren eta joan-etorri ugari eragin zituzten. Auto-ilara nagusiak eklipsearen ondoren pilatu ziren, baina eguna gorabehera nabarmenik gabe amaitu zen.
Horrela ikusi da eguzki-eklipse historikoa Espainiako txoko ezberdinetan
Milioika lagunek jarraitu dute Espainiako hainbat lekutatik eguzki-eklipse oso ikusgarria; Iberiar penintsulan halakorik ez zen gertatzen duela 100 urte baino gehiagotik. Fenomenoa 19:30 aldera hasi zen, eta unerik ikusgarriena 20:30ean iritsi zen: eguna erabat ilundu zen minutu batez, berriro argitu aurretik.