Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat jo du euskara eskatzeagatik Gipuzkoako Aldundiaren LEP bat baliogabetu izana

Horrela, auzitegiak berretsi egin du aurrez Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia. Ebazpenak azpimarratzen duenez, lanpostu guztietan euskara eskatzeak "berdintasun baldintzetan lanpostu publikoa lortzeko oinarrizko eskubidea" urratzen zaien "probintzia horretako biztanleen ia erdiei", gaineratzen duenez "administrazioarekin egiten diren harremanetan % 20-% 25 baino egiten dira egiten euskaraz". 

TSJPV TRIBUNAL SUPERIOR JUSTICIA DEL PAIS VASCO

EAEko Justizia Auzitegi Nagusia.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gipuzkoako Aldundiak 2023an LEP bidez  100 administrari-lanpostu eskaintzeko akordioa baliogabetzea, euskara lanpostu guztietan eskatzea neurriz kanpokoa dela iritzita. 

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Administrazioarekiko Auzien Donostiako 1. Epaitegiak Lan Eskaintza Publiko horrek kaltetutako batek jarritako errekurtso baten ondorioz emandako aurretiazko epai bat. 

Epaian, Justizia Auzitegi Nagusiak ondoriorik gabe utzi du aipatutako foru erabakia eta 100 lanposturen eskaintza. Sarbide orokorreko txanda librean 81 lanposturako deialdia egiten zuen; 9, desgaitasunen bat duten pertsonentzako txanda irekian, eta 10, barne sustapeneko txandan.

Hizkuntza-eskakizuna

Ebazpenak zehazten duenez, 100 lanpostu horietako 96tan beharrezkoa zen 2. hizkuntza-eskakizunaren egiaztagiria, eta gainerakoetan, berriz, 3.a. Bi kasuetan lanpostua eskuratzeko derirgorrezkoa zen azterketaria titulua izatea eta, beraz, "eskainitako lanpostu guztietan" eskatzen zen euskara. 

Testuak gogorarazten duenez, gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundian dauden 340 administrari postuetatik bakarra dago derrigortasun data iraungi gabe, eta, beraz, euskararen eskakizunak erakundearen "administrari lanpostuen % 99ri baino gehiagori" eragiten die, eta "inpugnatutako deialdian eskainitakoen % 100i".

"Bada, egia esan, Aldundiak ez du justifikatu deialdiaren xede diren ehun plazetan euskaraz jardun ahal izatea ezinbesteko baldintza denik herritarrei administrazioarekin harremanak beraiek aukeratutako hizkuntzan izateko eskubidea bermatzeko (...). Ezin dugu ahaztu eskubide hori bat etorri behar dela enplegu publikora berdintasun-baldintzetan iristeko oinarrizko eskubidearekin".

"Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jokaerak eskubide hori ukatzen dio probintzia horretako biztanleen erdiei baino gehiagori", nahiz eta, ebazpenaren arabera, "administrazioarekiko komunikazioen % 20-25 baino ez" diren euskaraz egiten.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak azpimarratu duenez, "konstituzio- eta estatutu-aginduen interpretazio sistematiko batek erkidegoko hizkuntzetako bat jakitea meritutzat hartzen du lanpostu hutsak betetzeko".

Hala ere, argitu du hizkuntza hori jakiteko betebeharra, herritarrek erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko modu gisa, erkidego autonomikoari dagokiola, erabat; "ezin da funtzionarioetako bakoitzaren bizkar jarri betebehar hori, biztanleen erdiak baino gehiago diskriminatzea badakar, gainera".

Herritarren eskubidea

Puntu honetan, idatziak dio "oreka" bilatu behar dela "herritarrek administrazioarekin harremanak euskaraz izateko duten eskubidearen eta euskara egiaztagiria ez dutenek kargu publikoetara iristeko duten eskubidearen artean", eta administrazioari dagokiola "bi eskubideak bermatzeko bidea bilatzea". 

Ebazpena ez da irmoa, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan eta/edo Auzitegi Gorenean.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X