TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-8 autobidean Barakaldon gertatutako bi istripuk auto-ilarak sortu dituzte bi noranzkoetan

Bi istripuak arratsaldeko 16:30ak aldera gertatu dira, kilometro-puntu berean, baina bakoitza noranzko batean. Ez da inor zauritu.
Auto-ilarak A-8 autobidean

Bi istripu gertatu dira A-8an, Barakaldon, 123. kilometroan, baina bakoitza noranzko batean. Errepide horretan auto-ilarak sortzen ari dira eta zirkulazioa zaila da inguruan.

Lehenengo istripua arratsaldeko 16:10ak aldera gertatu da, Kantabriarako noranzkoan. Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, baina ez da inor zauritu. Hala ere, errei bat itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira.

Minutu batzuk geroago, beste istripu bat gertatu da puntu berean, baina kontrako noranzkoan, Bilborakoan. Kasu honetan, bi autok jo dute elkar eta ez da inor zauritu. Auto-ilarak 2 kilometrotik gorakoak dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X