Metro Bilbaok bidaia "magikoa" eskainiko du 'Gabonetako Trenean' Olentzero eta Mari Domingirekin batera
Abenduaren 22an egingo duten bidaia berezia 12 urtez azpiko umeentzat dago zuzenduta. Izena emateko epea azaroaren 17tik 23ra egongo da zabalik.
Metro Bilbaok, 30. urteurrena ospatzeko, 'Gabonetako Trena' proiektuaren bitartez, 1.200 plaza baino gehiago eskainiko ditu umeentzat pentsatutako bidaia "magiko" batean, abenduaren 22an.
Ekimenak Kabiezes eta San Ignazio arteko ibilbide tematikoaz gozatzeko aukera eskainiko du. Parte hartzaileek galtzagorriak izango dituzte lagun, eta Olentzero eta Mari Domingirekin batera bidaiatuko dute ibilbide osoan zehar.
BBKrekin eta Kutxabankekin elkarlanean antolatutako proiektu honen helburua 12 urte arteko haurrek ilusioz eta magiaz gozatzea da. Horrez gain, hainbat jarduera egongo dira ekimenaren barnean: mimo eta magia ikuskizunak, ipuin kontalariak eta Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko txokoa. Ekimena doakoa izango da.
Oinarri guztiak gabonetakotrena.eus webgunean egongo dira eskuragarri, eta aurrez izena emateko epea azaroaren 17tik 23ra arte egongo da zabalik.
Umeek ekimenaz gozatu dezaten, pertsona heldu bakar batek soilik eman ahal izango du izena, eta berarekin gutxienez adingabe bat eta gehienez hiru eraman beharko ditu.
Izena 1.200 pertsona baina gehiagok ematen badute, zozketa bat egingo da. Horrela, zozketako irabazleek izena eman beharko dute abenduaren 1a baino lehen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.