Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat
Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.
2023an Gasteizen, Maialen Mazonen hilketa gaitzesteko elkarretaratze baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gasteizko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko titularrak amaitu du Maialen Mazonen hilketaren kasuaren instrukzioa. 2023ko maiatzaren 27an, labankaz hil zuen ustez bikotekide ohiak 33 urteko neska gasteiztarra, Arabako hiriburuko apartahotel batean.
Biktima bikiez haurdun zegoen erailketaren unean, eta erasoa bi urteko alabaren aurrean gertatu zen. Haurtxoa 18 orduz bakarrik egon zen gorpuaren ondoan.
Bere ustezko hiltzailea, Jaime Roca, 33 urteko valentziarra, Zaragozako ordainleku batean atxilotu zuten hurrengo egunean, taxian Valentziara ihes egiten saiatzen ari zela.
Bere garaian, saminaz gain, polemika handia eragin zuen kasuak Ertzaintzak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak babesteko darabilen protokoloaren akatsak agerian utzi zituenean. Izan ere, Maialen "muturreko arriskuzko" biktima gisa agertzen zen VioGen sisteman, eta Euskadin, berriz, "arrisku txikian" jo zen.
Cecilia Piris Clara Campoamor elkarteko abokatuak Radio Euskadin adierazi duenez, "hori Ertzaintzaren akats izugarria izan zen emakume horri arreta ematerako orduan". Hain zuzen ere, kasu honen ostean zuzendu zen protokoloa: "orain Euskadin sartuko balitz, kanpoko poliziarengandik datorren arrisku-balorazioa jasoko luke, eta, beraz, Maialen kanpotik oso arrisku-kalifikazio handiarekin etorri eta hemen jaistea ez litzateke gertatuko", azaldu du.
Fiskaltzak eta herri akusazioak zigorrik handiena eskatu dute Maialenen bikotekide ohiarentzat, 45 urteko kartzela-zigorra. Pirisek adierazi duenez, "ez dugu gehiago eskatu, Zigor Kodeak uzten ez digulako, 25 urte Maialenen hilketagatik lirateke, 8 urte abortu bakoitzagatik, eta beste 4 urte adingabea abandonatzeagatik".
Kasuaren instrukzioa amaituta, epaimahaia aukeratzea izango da hurrengoa, eta, ondoren, epaiketaren data zehaztuko da, datorren urteko lehen seihilekoan egiteko.
----------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.