EHUren premien txostenarekin eztabaida atzera unibertsitate eremura "ekartzea"espero du Bengoetxeak
EHUko errektorearen arabera, 192 milioi euroko inbertsioa "ezinbestekoa" da unibertsitatearen funtsezko zerbitzuen "degradazio atzeraezina" saihesteko.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak espero du unibertsitatearen premien gainean osatutako txostenak —arratsaldean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarreko Unibertsitate batzordearen aurrean— balio izatea eztabaida atzera "inoiz atera behar ez zen lekura, unibertsitatearen esparrura, unibertsitate politikara" ekartzeko.
Bengoetxeak premien katalogazioaren ildo nagusiak aurkeztu ditu, gaur goizean, kazetarien aurrean. Azaldu duenez, 192 milioi euroko inbertsioa "ezinbestekoa" da unibertsitatearen funtsezko zerbitzuen "degradazio atzeraezina" saihesteko.
Ia 500 orrialdeko dokumentu horretan jasotzen dira, besteak beste, gaur egungo finantzaketarekin "estali ezin diren" premiak. Eusko Jaurlaritzak 426 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du EHUrako 2026ko aurrekontu-proiektuan.
Errektoreak Legebiltzarreko taldeei eskatu die EHUren premiak "zorroztasunez" aztertzeko eta egokitzat jotzen dituzten zuzenketak aurkezteko.
Premien katalogazioa
EHUren "proiektu akademikoaren egonkortasuna giza baliabide eta antolakuntzako defizit hori konpontzearen mende dago” azpimarratu du, eta premia horiek 74.356.760 eurokoak direla esan du.
Digitalizazioari lotuta, "zaharkitze teknologikoak eta langile espezializatuen faltak eragin zuzena dute eguneroko funtzionamenduan”, Bengoetxearen arabera. Egungo egoerari aurre egiteko 4,6 milioi euroko inbertsioa aurreikusten badu ere, 2026an 840.000 euroko inbertsio minimo bat egitea proposatzen du.
Azpiegiturei dagokienez, egoera "kezkagarria" deskribatu du errektoreak. Horren esanetan, gaur egungo mantentze lanek unibertsitateko eraikinen 845.000 metro karratu soilik mantentzea ahalbidetzen du. Metro koadroko 2 euro bideratzen dira mantenu lanetara, gomendioa 30 euro bideratzea denean. "Azpiegituren eta eraikinen hondatzea saihestezina da", gehitu du.
Mantenimenduari eskaini beharrekoa oinarrizko finantzazioan sartzeko premia azpimarratu du eta adierazi du inbertsio falta horren ondorioz, egin gabe dauden hainbat eta hainbat obra "pilatu" egin direla gaineratu du.
Unibertsitatearen autonomiari dagokionez, Bengoetxeak adierazi du baliabide faltak mugatu egiten duela proiektu propioak planifikatzeko eta garatzeko ikastetxeek duten gaitasuna: "Finantzaketa finalista gehiegiren mende gaude, eta horrek gure erabakitzeko ahalmena eta erakundeen egonkortasuna kolokan jartzen ditu".
Azkenik eta ikerketari lotuta, Bengoetxeak esan du EAEn egiten den ikerketa guztien % 75 inguru EHUk egiten dituela, baina ikerketara bideratzen den inbertsio publikoaren laurdena baino ez duela jasotzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.