Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da Zizur Nagusiko istripuan larri zauritu zen 55 urteko emakumea

Hil egin da, hiru egun garun-heriotza egoeran eman ondoren. Istripuan bost zauritu izan ziren, eta horietako biri alta eman diete.

Istripua, Zizur Nagusian. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

55 urteko emakumea larri zauritu zen A-12 errepidean, joan den asteburuan, Zizur Nagusian (Nafarroa) hainbat ibilgailuren artean izandako istripuan, eta astearte honetan hil da, hiru egunez garun-heriotzan egon ostean, Nafarroako Gobernuko Osasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Larunbateko 22:46ak aldera izandako ezbeharrean zauritutako bost lagunetatik bi ospitalean daude, 39 eta 34 urteko bi gizon. 7 urteko haur bati eta 24 urteko neska bati alta eman zieten.

Foruzaingoa ikertzen ari den istripua A-12 errepideko 4,8. kilometroan gertatu zen, Zizur Nagusiko udalerrian. Bost ibilgailuk talka egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X