Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxistaren eta konplizitate sareen aurrean, erantzukizun soziala eta erresistentzia feminista aldarrikatuko dituzte azaroaren 25ean

Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan (Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 19:00etan, eta Baionan, 18:30ean). 

bilbo-manifestazioa-A25-efe
Azaroaren 25eko manifestazioa, iaz, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, gaurkoa aldarrikapen eta mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian eta munduan zehar. 

Emakundek hiru aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean abiarazitako aurtengo kanpainak "erantzukizun soziala, komunitarioa, instituzionala" aldarrikatzen ditu, indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeak "babesteko, entzuteko, sinesteko eta artatzeko". 

"Ez da zure arazoa bakarrik, gurea ere bada" lelopean, instituzioek dei egiten dute gizarte osoa aktiba dadin indarkeria matxista "normalizatzea" saihesteko.

Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariaren arabera, gizarteari dagokio “erantzutea, laguntzea, ulertzea eta sinistea; gizarteak sentitu behar du ez dela emakume batzuen arazo pertsonala, arazo soziala baizik”.

Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, "indarkeria isilak" diren horietan egin du azpimarra. Kanpainaren xedea da sozialki justifikatutako portaeren, jarreren eta diskurtsoen inguruan gizartea kontzientziatzea; izan ere, askotan, konturatu gabe gertatzen dira, baina emakumeen kontrako indarkeria esplizituagoak eta larriagoak legitimatzeko “haztegi” gisa balio dute. 

‘Egunerokoan ere ezkutatzen da indarkeria. Ikusaraz dezagun’ lelopean, Nafarroako Gobernuaren asmoa da "egunero entzuten, ikusten eta egiten dugunaren gaineko hausnarketa sustatzea, indarkeria-modu horiek errazago detektatzeko eta horiek naturalizatzea saihesteko".

Mobilizazioak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurka kaleak hartzeko deia egin du, "Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista" lelopean.  

Horregatik, mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan:

Baiona: 18:30ean, geltokitik.

Bilbo: 19:00etan, Jesusen Bihotza plazatik.

Donostia: 19:00etan, Boulevardetik.

Gasteiz: 19:00etan, San Anton plazatik.

Iruñea: 19:00etan, Gazteluko plazatik.

Indarkeria matxista eta hori eusten duten sareak salatuko ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean

Euskal Herriko Mugimendu Feminista
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X