Erakundeen eta ordezkarien arteko errespetuaren alde egin du Bengoetxeak, Perez Iglesiasen Legebiltzarreko agerraldi "zakarraren" ostean
EHUko errektoreak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari eskatu dio "deskalifikazio pertsonalak" albo batera uzteko eta unibertsitate publikoarekiko eta haren ordezkariekiko "errespetua" izateko.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Unibertsitate publikoaren finantzazioaren harira, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorearen eta Juan Ignacio Perez Iglesias Unibertsitate sailburuaren artean sortutako polemika baretzetik urrun dagoela dirudi.
Atzo, Perez Iglesiasek Eusko Legebiltzarrean adierazitakoaren arabera, EHUko errektoreak unibertsitate publikoa "azpifinantziatuta" dagoela salatzeko emandako argudioak "egia-oste, falazia eta eufemismoetan" oinarrituta daude.
Biharamunean hedabideetara zabaldutako ohar batean, Bengoetxeak erantzun egin dio sailburuari. "Harrituta" agertu da Perez Iglesiasen agerraldi "zakarraren" aurrean eta unibertsitate publikoarekiko eta haien ordezkariekiko errespetua izan dezala eskatu dio.
Bengoetxea ezinbestekotzat jo du lankidetzaren bidea berrartzea eta "deskalifikazio pertsonalak" zein erakunde akademikoa kudeatzeko errektoretza-taldeak duen eskumenari buruzko balorazioak egitea saihestea.
Azaldu duenez, EHUren estrategia izan da "erakundearen egungo premiak modu egiaztatu eta gardenean azaltzea, une oro". 500 orrialdetik gorako txosten teknikoa dute oinarri premia horiek; txostena sailburuari berari eta bere taldeari eman zitzaion eskura azaroaren 14an Lakuan egindako bileran. Hain justu, unibertsitate publikoaren premien inguruan dauden desadostasunak bideratzeko asmoz egin zen bilera hura.
Hori dela eta, "bereziki harrigarria da", Bengoetxearen arabera, "elkarrizketa bidez harreman instituzionala bideratu eta gero, errektorea eta bere taldea deslegitimizatzea datu okerrak, manipulazioak eta egia-oste kutsuko baliabide erretorikoak erabiltzea egotzita".
Bestalde, "antzua" deritzo euskal unibertsitate publikoa demokratikoki ordezkatzen dutenen zintzotasuna eta konpromisoa ezbaian jartzea. Hori guztia dela eta, EHUko errektoretza-taldeak sailburuari eskatu dio unibertsitatearekiko, horren ordezkariekiko eta unibertsitate-komunitatearekiko behar bezalako errespetua izan dezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Los Gallardoseko sutean aurkitu ezinda dauden 23 pertsonen bila jarraitzen dute Almerian
Meteorologiak emandako "zirrikitua" baliatzen ari dira suaren kontrako borrokan ari direnak. Garrek 6.600 hektarea kiskali dituzte dagoeneko.
Gizon bat atxilotu dute Santutxuko meskita batean pintaketak egiteagatik, gorroto-delitua egotzita
Gertakariak 09:30ean jazo dira. Ertzaintzak abisu bat jaso du, ohartaraziz pertsona bat pintaketak egiten ari zela komunitate musulmanaren aurkako gorroto-adierazpenekin.
Jose Escolarren zezenek entzierro arriskutsua osatu dute, eta korrikalari batek adarkada jaso du aurpegian
Taldean atera dira, baina azkenean batzuk atzean geratu eta une arriskutsuak izan dira, baina baita lasterketa ikusgarriak ere. Lehenengo balantzearen arabera, 14 dira zaurituak, eta batek adarkada jaso du aurpegian.
Emakume batek sexu erasoa salatu du bart sanferminetan
Ustezko erasotzailea atxilotuta dago. Gainera, beste hiru salaketa izan dira, ukituengatik. Horietako baten ustezko egilea atxilotu eta espetxera bidali dute, aurrekariak baitzituen. Iruñeko Udalak eraso sexistak gaitzetsi ditu.
Iruñea, jendez lepo, sanferminetako asteburu bakarrean
Txoko guztietako bisitariak bildu ditu sanfermin hauetako asteburu bakarrak. Ostalariek ere jende gehiago nabaritzen dute. Edonola ere, azken urteetan, bisitari gutxixeago etorri den irudipena dute batzuek. Aurtengo sanferminak itogarriak izaten ari dira, ia 40 ºC ingururekin egunero.
Aisialdi zentro bateko begirale batek egindako sexu-erasoak salatu dituzte Tarnosen
Elkarretaratzea egin dute Landetako Tarnos herrian, aisialdi zentroko begirale batek egindako sexu erasoak salatzeko. Sei haur txiki izan dira biktimak, eta beraiei baita familiei ere elkartasuna erakutsi nahi izan diete. Begiralea atxilotu dute, sexu erasoak leporatuta.
Kamioiek Gasteiz hartu dute San Kristobal egunean, ibilgailuak bedeinkatzeko
San Kristobal jaiak Arabako Garraio Elkarteko garraiolariak bildu ditu larunbat honetan. Ekitaldian, kamioien ohiko desfilea eta ibilgailuen bedeinkapena izan dira protagonista. Horrela eman diete amaiera auzoko ospakizunei.
Zuiako Udalak ur mozketak egingo ditu gauez hornidura bermatzeko
Mozketa 22:00etatik 08:00etara dago indarrean, atzotik. Gainera, udal igerilekuetako dutxak erabiltzea debekatuta egongo da aurrerantzean.
Beroagatik ezarritako alerta abisu horira jaitsi dute EAEn; Nafarroa erdialdean eta Iparraldean alerta mailari eutsiko diote
Arabak alertapean jarraituko du baso sute arriskuagatik. Abisu maila gorabehera, sargori egiten jarraituko du: maximoak 30 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 37-38 ºC-koak, barnealdean. Astelehenean behera egingo dute tenperaturek.
Ezkaraiko sutea egonkortu dute, 115 hektarea inguru kiskali ostean
Dirudienez, Ayabarrena herrixkako sutea ostegunean piztu zen, ekaitzean botatako tximista baten eraginez.