Yoanna Acedo genero-indarkeriaren biktima omendu eta haren familiari babesa agertu dio Zarauzko Udalak
Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak Yoannaren amak idatzitako gutuna irakurri du: "Amak eta anai-arrebek egiaren, justiziaren, memoriaren eta zure alde borrokatzen jarraituko dugu. Beti gurekin".
Yoanna Acedori Zarautzen egindako omenaldian ateratako argazkia: EFE
Yoanna Acedo indarkeria matxistaren azken biktima omendu dute larunbat honetan Zarautzen Udalak eta herritarrek. Urriaren 15ean hil zuen, ustez, bikotekideak Acedo, eta harek amak idatzitako gutun bat irakurri dute gaurko oroimen ekitaldian.
13:00etan izan da ekitaldia, Lege Zaharren Enparantzan, eta, besteak beste, Xabier Txurruka alkateak eta Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak parte hartu dute bertan. Hain zuzen ere, Yoannaren amaren gutuna irakurri du Vazquezek: "Ez litzateke horrelako omenaldirik egon behar, ez litzateke inoiz Yoannaren izenaren ondoan 'eraila' hitza agertu behar, baina egunero gogoratzen dugu hori dela errealitatea", aitortu du.
Gutun horren bidez, eskerrak eman dizkiete familia "sostengatzen jakin duten" herritarrei eta erakundeei, "egun ilunenetan arnasten jarrai dezagun emandako babesagatik".
Alabak "distira berezia" zuela esan du, "samurra eta gizatasun handikoa" zela. "Oraindik ere ametsak zituen arren, norbaitek etorkizuna kentzea erabaki zuen", salatu du, baina ekintza krudel horrek "ez zuen bere bizitzarekin bakarrik amaitu, gurea ere hautsi zuen eta bete ezin den hutsunea utzi zuen", gaineratu du.
Eraildako emakumearen amaren hitzetan, harengatik jarraituko dute aurrera, "merezi zuen duintasunagatik eta bere izena inoiz itzal ez dadin". "Amak eta anai-arrebek azkeneraino egiaren, justiziaren, memoriaren eta zure alde borrokatzen jarraituko dugu. Beti gurekin", esanez amaitu du gutuna.
Yoanna indarkeria matxistaren biktima izan zela berretsi du Zarauzko alkateak, eta "Yoanna eta bere familia errespetatu behar ditugu", erantsi du. Era berean, emakumeen aurkako edozein indarkeria motaren aurka borrokatzeko beharra azpimarratu du.
Yoannaren ustezko hiltzailea, 47 urtekoa, espetxera bidali zuen epaileak, epaiketa zain. Gizonak aurreko bikotekideen salaketak zituen genero-indarkeriagatik.
----------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.
Abeltzaintzarekin loturarik ez duen pertsona bat txerri gripearekin kutsatu da Katalunian
Birus horrek ez du kutsatutako pertsona horren osasunean eraginik izan, eta, beraz, ez du osasun publikoa arriskuan jarri. Kutsatuak gaixotasun kronikoak ditu, eta urtarrilaren 30ean, gaitza atzeman ziotenean, gripearen sintomekin zerikusirik ez zuten beste arrazoi batzuengatik joan zen ospitalera.
Gizon bat zauritu dute Arrasaten, suzko arma batekin
EITBk jakin duenez, pertsona bat atxilotu dute. Zauritua Debagoieneko Ospitalera eraman dute, Arrasatera.
Osasun Publikoak neurketak egiten jarraituko du Muskizen, prebentzio-neurriak bertan behera utzi ondoren
Petronorrek barkamena eskatu du, "gorabehera horrek eragindako eragozpenengatik". Azken orduetan egin diren neurketen emaitzek egiaztatu dute bentzeno-mailak murriztu eta egonkortu egin direla, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
Bentzenoa, gasolinan dagoen likido lurrunkorra, ez da arriskutsua, "esposizio luzeetan" izan ezik
Nestor Etxebarria EHUko Kimika Analitikoa Saileko irakasle eta ikertzailearen ustez, barruko espazio itxietan egoteko eta ateak eta leihoak itxita edukitzeko eman diren gomendioak "egokiak" dira. "Fokua kontrolatuta dagoen bitartean, ihesak luze irauteko arriskurik ez badago, ez da egoera kezkagarria", erantsi du.
Osakidetzako covid iraunkorraren unitateak 200 paziente baino gehiago artatu ditu lehen urtean
Sindrome honen ezaugarri nagusia da sintomek lehen infekzioaren ondoren gutxienez hiru hilabetez irautea. Muturreko nekea, arnasa hartzeko zailtasunak eta narriadura kognitiboa dira sintoma nagusiak