Diagnostikatu berri diren GIB kasu gehienak gizonezkoak dira Hego Euskal Herrian, eta batez besteko adina 37 urtekoa da
Urtean, 125 kasu detektatzen dituzte Euskadin. Nafarroan, 2025eko urtarril eta irail bitartean 18 GIB kasu antzeman dituzte.
Gaur egun, 6.200 bat pertsonak jasotzen dute GIBaren aurkako tratamenduren bat Euskal Autonomia Erkidegoan, HIESaren mundu egunaren harira (abenduak 1) Osasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera. Tratamenduak birusa erabat ezabatzen ez badu ere, zabaltzea galarazten du eta birusak organismoan aurrera egitea eragozten du.
Oskar Ayerdi Hiesaren Osakidetzako Planaren koordinatzaileak azpimarratu duenez, "tratamendu antirretrobirala jasotzen duten eta GIBaren birus-karga detektaezina duten pertsonek ez dute birusa transmititzen; aurrerapen zientifiko handia da, eta eragin prebentibo eta sozial handia dakar ere". "Mezuak argia izan behar du: detektaezina bada, transmitiezina da", gehitu du.
Urtero 125 GIB kasu inguru detektatzen dira EAEn. Diagnostiko berri gehienak gizonak dira, eta diagnostikatutako pertsona guztien batez besteko adina 37 urtekoa da. 2024an, kasuen % 63,2 Bizkaian detektatu ziren; % 21,6, Gipuzkoan, eta % 15,2, Araban.
Kasuen ia erdiak berandu diagnostikatzen dira, eta, ildo horretan, Osakidetzak azpimarratu du goiz diagnostikatzea eta artatzea funtsezkoak direla bizi-kalitate ona lortzeko.
GIBa hautemateko probak
Osakidetzak GIBa hautemateko probak doan egiten ditu osasun zentroetan, erreferentziazko familiako medikuarekin zita eskatuta, eta sexu-transmisiozko infekzioen (STI) kontsultetan.
Gainera, EAEko 60 farmaziatan GIBaren proba azkarra egitea dago, modu anonimoan, eta bost euro ordainduta. Era berean, erakunde komunitarioetan ere egin daiteke GIBaren proba azkarra.
Osasun Saila eta Osakidetza lankidetzan ari dira beste talde batzuekin, hala nola hezkuntza eragileekin eta gaixoen elkarteekin, prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko, bereziki gazte eta nerabeei begira.
Nafarroan, kasu kopuruak ez du gora egin
Nafarroan, GIB kasu berrien kopuruak ez du ez gora ez behera egin.
Hala ere, birus hori duten pertsonen kopurua igo da. Nolanahi dela, birusa dutenen artean hazi egin da biziraupen-tasa, erretrobirusen aurkako tratamenduei esker.
Hiesaren Egunaren kariaz, Osasun Departamentuak adierazi du garrantzitsua dela herritarrak sexu transmisioko gaixotasunen eraginaz jabetzea, bai eta GIBaren diagnostiko goiztiarra egitea ere.
Izan ere, diagnostiko berrien heren bat 35 urtez azpikoak dira.
Guztira, 18 infekzio antzeman dituzte 2025eko urtarriletik irailera (iaz 20 izan ziren tarte horretan). 2024an, bestalde, 33 kasu detektatu zituzten.
Gizonezkoen arteko sexu harremanen bidez % 56 kutsatu zirenen, eta praktika heterosexualetan, % 40.
Batez besteko adinari dagokionez, 37,4 urtekoa da, 4 eta 64 urte bitarteko pertsonak dira.
Bestalde, gizonezkoak dira kasu berri gehienak; % 85, hain zuzen ere.
Lore eskaintza Donostian
Donostiako Udalak eta Acasgi, Gehitu eta Harribeltza elkarteek lore eskaintza egingo dute Donostian astelehen honetan, HIESA duten pertsonen alde.
12:00etan izango da ekitaldia Teresa de Calcuta plazan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.
Abeltzaintzarekin loturarik ez duen pertsona bat txerri gripearekin kutsatu da Katalunian
Birus horrek ez du kutsatutako pertsona horren osasunean eraginik izan, eta, beraz, ez du osasun publikoa arriskuan jarri. Kutsatuak gaixotasun kronikoak ditu, eta urtarrilaren 30ean, gaitza atzeman ziotenean, gripearen sintomekin zerikusirik ez zuten beste arrazoi batzuengatik joan zen ospitalera.
Gizon bat zauritu dute Arrasaten, suzko arma batekin
EITBk jakin duenez, pertsona bat atxilotu dute. Zauritua Debagoieneko Ospitalera eraman dute, Arrasatera.