TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-121-a errepidea ireki dute Iruñeko noranzkoan, Irunen izandako istripu larri baten ondorioz itxita egon ostean

Iruneko noranzkoan, ordea, itxita jarraitzen du. Kamioi batek eta auto batek talka egin dute errepidearen 72. kilometroan, eta suhiltzaileek atera behar izan dute turismoko gidaria ibilgailutik, zaurituta.

N-121-a errepidea. Argazkia: Trafikoa

N-121-a errepidea erabat itxi dute gaur goizean Irunen (Gipuzkoa), Iruñeko noranzkoan kamioi batek eta auto batek izan duten istripuaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 08:05ean gertatu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute zauritutako gidaria turismoaren barrutik.

Errepidea ireki berri dute Iruñeko norazkoan; Iruneko noranzkoan, berriz, itxita jarraitzen du, kamioia oraindik ez baitute errepidetik kendu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X