Osakidetzak Eleder Rios izendatu du Larrialdietako zuzendari
Osakidetzak Eleder Rios erizain bizkaitarra izendatu du Larrialdietako zuzendari, Pablo Buscaren ordez (osasun-arrazoiengatik utzi zuen kargua). Izendapenak ikuspegi asistentzial zuzena, lidergo berritzailea eta esperientzia ditu lehen lerroan.
Osakidetzak Eleder Rios Lorenzo izendatu du Larrialdietako zuzendari. Derioko erizainak, 34 urtekoa bera, bere gain hartu du Pablo Busca Ostolazak betetzen zuen erantzukizuna; hark osasunarrazoiengatik utzi zuen kargua.
Rios Erizaintzan graduatua da, EHUn, eta Larrialdien Kudeaketan eta Babes Zibilean Masterra du. Esperientzia handia du Bizi Euskarri Aurreratuan eta Koordinazio Zentroan. Arlo horietan hamar urte baino gehiago eman ditu lanean Osakidetzan. Bere ibilbide profesionalean ospitalez kanpoko koordinazioan eta ingurune kritikoetan konplexutasun handiko esku-hartzen ere jardun du.
Osakidetzak azaldu duenez, Riosek lidergo berritzailea ekartzea da helburua, asistentzia-praktika eta plangintza estrategikoa uztartuz. Horrela, Osasun Sailak erizaintzako ezagutza indartu nahi du, hainbat erronkari aurre egiteko, hala nola premiazko eskaera handitzea, kronikotasun konplexuari arreta ematea eta larrialdiko esku-hartzeetan kalitatea eta segurtasuna hobetzea.
Osasun-zerbitzu publikoak erantzun-denborak optimizatzeko, taldeen arteko koordinazioa indartzeko eta ospitale-aurreko gailuen, anbulantzien eta ospitaleetako larrialdi-zerbitzuen arteko protokoloak eguneratzeko lan egingo du. Horrela, Osakidetzak plan funtzionaletan aurrera egin nahi du, egoera kritikoen aurrean prestakuntza eta erantzun azkarra lehenesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Afrikako Kopako finala pasioz biziko dute Bilbon
San Frantzisko auzoan bizi diren senegaldarrak eta marokoarrak ilusioz gainezka daude igandeko partidaren zain. Ia guztiek dute planen bat pentsatuta. Baina, batez ere, giro bikainean bizitzea espero dute, oso ondo konpontzen diren bi zaletu-talde baitira.
Emakume bat zauritu da Bilbon, etxebizitza batean sua piztuta
Gertaera 19:15ak aldera jazo da, San Adrian kaleko etxebizitza batean. Zauritutako emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, garretatik ihesi leihotik salto egin ostean.
Scrapie foku bat antzeman dute Zestoako baserri batean
Entzefalopatia espongiforme transmitigarri (EET) gisa sailkatutako gaixotasuna da, eta ardiei eta ahuntzei eragiten die. Dermatosi nodular kutsakorra edo mingain urdina gisako gaixotasunetan ez bezala, Europako araudiak ez du eskatzen ustiategia guztiz sakrifikatzea kasu bakar baten aurrean.
Urriaren 29ko 21:05ean SOS Deiak-ek bazekien GOIDIak gutxienez 2 hildako utzi zituela Valentzian
Uholdeak hasi zirenean, emakume batek Zegamatik (Gipuzkoa) deitu zuen, Catarrojan zaintzaile lanetan ari zen bere lagun batek ezin izan zuelako bere ardurapean zuen adineko pertsona bat eskaileretatik igo, eta hura ito egin zela jakinarazi zuen.
Euskadik 64,3 organo emaile lortu zituen milioi biztanleko iaz, eta Nafarroak 88,2
Guztira, Euskadin hil ziren 144 herritarrek eta Nafarroan zendu ziren 60 lagunek eman zituzten organoak 2025ean.
Baserri baten teilatuaren zati bat kiskali da Bitorianon, Zuiako kontzejuan
Sute handi batek baserri bateko teilatua kiskali du ostiral honetan Bitorianon, Zuiako kontzejuko herri txiki batean, Araban. Kalteak izan dira eraikinaren goiko solairuan, 400 urte baino gehiago dituenak, suhiltzaileek azkar jardun duten arren. Garrek ke handia eragin dute, baina suak ez du inor zauritu.