Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek arnas-aparatuko birusen aurkako protokolo bateratua adostu dute
Dokumentuak lau agertoki definitzen ditu eta horietako bakoitzean hartu beharreko neurriak proposatzen ditu. Ministerioaren arabera, gripearen, covid eta beste infekzio batzuen aurrean "erantzuna hobetzeko" balioko du.
Osasun Ministerioko eta autonomia-erkidegoetako ordezkariek osatzen duten Osasun Publikoko Batzordeak arnas-infekzioak kontrolatzeko dokumentu marko bat onartu du. Protokolo komun horren helburua izango da gripearen, covidaren eta beste infekzio batzuen aurrean "erantzuna hobetzeko" koordinatzea.
Monica Garcia Osasun ministroa gustura agertu da lortutako akordioarekin sare sozialetan egindako argitalpen batean. "Telelanak edota osasun-zentroetan maskarak janzteak bizitzak salbatzen dituzte", esan du.
Infekzioen transmisio-maila eta beste adierazle batzuen azterketa kontuan hartuta, lau arrisku-egoera hauetakoren bat ezarri ahal izango da:
- Egoera interepidemikoa edo basala.
- Maila baxuko edo ertaineko epidemia-egoera.
- Maila altuko epidemia-egoera.
- Maila oso altuko epidemia-egoera.
Adostutako dokumentuan horietako bakoitzean hartu beharreko neurriak ere adostu jaso dituzte; besteak beste, osasun-zentroetan musukoak erabiltzeko gomendioa egitea edo, maila oso altuko izurrite kasuan, telelana egitea proposatzea.
Era berean, agertoki guztietarako gomendio orokorrak ere zehaztu dituzte: txertaketa kanpainak egitea, zaintza-sistemak mantentzea, osasun-langileen prestakuntza... Halaber, gizartean hainbat neurri sustatuko dira; tartean, eskuak garbitzea, sintomak dituzten pertsonek maskarak erabiltzea, espazioak aireztatzea eta abar.
Testuak zehazten du autonomia-erkidegoek definituko dituztela aplikazio-eremua eta arrisku-egoerak, egoera epidemiologikoaren arabera, baina zerbitzu autonomikoen eta Ministerioaren koordinazioaren garrantzia ere azpimarratzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hornidura arazorik izango al da Euskal Herriko gasolindegietan? Larritzeko arrazoirik ez, zerbitzuguneen arabera
Auto gehiago ibili dira azken egunotan gasolindegietan eta zenbait arazo izan dira hornidurarekin.
Albiste izango dira: Gau erabakigarria Anoetan, Ekialde Hurbileko gatazka eta tolosar baten gorpuaren agerpena Parisen
Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibilaldiaren aurtengo kanta aurkeztu dute, “Hiri Kiribili Bil”
Kirikiño Bilboko ikastolak antolatu du Bizkaiko ikastolen aldeko aurtengo jaia. Kantua Aiora Renteriak (Zea Mays), Unai Madariagak (Ezezez) eta Txopet hirukoteak konposatu eta interpretatu dute.
Auto-ilarak Arrontegiko zubian, Getxorako noranzkoan, istripu arin baten ondorioz
Errei bat itxi behar izan dute, eta arazoak sortzen ari dira eskuinaldeko sarbide nagusietako batean.
Gizon tolosar baten gorpua aurkitu dute Parisko etxebizitza batean, zatituta
Etxe jabea atxilotu dute hilketaren egilea delakoan, eta Fiskaltzak ikerketa abiatu du hilketagatik.
Gau erabakigarria Anoetan: Realaren eta Athleticen arteko bigarren finalerdia, zuzenean kirolakeitb.eus-en, ETB1en eta ETB Onen
Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere eskainiko dute zuzenean Kopako derbi erabakigarria. Donostian final handietako giroa dago.
Bost persona hil dira Santanderren, itsas ondoko egurrezko pasabide bat hondoratuta
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, beste pertsona bat desagertuta dago, eta bat bizirik ateratzea lortu dute. Kantabriako lanbide heziketako zentro bateko ikasle talde bat zen.
Errenteriako Udalak 25 plazako lan-eskaintza bat etenarazi du, euskara eskakizunaren aurkako helegite baten ondoren
Udal administrazioko postuetarako eskaintza azaroan zabaldu zen, eta eskakizunen artean, C1 euskara maila zehaztuta zegoen lanpostu guztietan.
Gasteizko gotzaina: "Ez genuke inoiz gertatu behar ez zena gogoratzen ibili behar"
Juan Carlos Elizaldek 1976ko martxoaren 3an Poliziak eraildako bost lagunetako bakoitza gogoratu du, 50. urteurrenaren harira ospatutako mezaren homilian. Arabako Elizaren ordezkari nagusiak adierazi duenez, "gure hurbiltasuna eta otoitza berritzen dugu biktimen alde eta gertaera horiek markatutako guztien alde".
Osakidetzak "txertaketa sistemaren segurtasuna" indartuko du, "berehalako eta epe ertainerako" neurriekin
Bi hilabeteko epean, besteak beste, erosketa-agiriak berrikusiko dira, zentro bakoitzeko txertaketa arduradun bat izendatuko da eta hozteko ekipoak kudeatzeko protokolo berria ezarriko da.