TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagai, abisu horia kostaldean eta Durangoko Azokaren atarian

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

GOe (Gastronomy Open Ecosystem)
GOE eraikina, Gros auzoan. EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-  Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagaia: Hiri berritzaileenaren Europako saria eskuratu dezake gaur Donostiak. Europako Berrikuntzaren Hiriburua 2026 sariak banatuko dira Italiako Turin hirian, 11:30ean hasita, eta Donostia finalisten artean dago goranzko bidean doazen hiri berritzaileen kategorian, Nikosiarekin (Zipre) eta Aalborgekin (Danimarka) batera.

Abisu horia kostaldean: Euskalmetek abisu horia aktibatu du ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik, bai olatuek kostaldean izango duten inpaktuagatik, bai lehen bi milietan nabigatzeko izango diren konplikazioengatik. Euskal Meteorologia Agentziak olatuek kostaldean utziko duten baldintza txarren inguruan ohartarazi du.

Durangoko Azokaren atarian: Durangoko Azokak 60 urte beteko ditu. Aurten, abenduaren 5etik 8ra, 175 saltzailek 285 erakusmahai jarriko dituzte Landako gunean eta 1.026 kultur nobedade egongo dira salgai: 694 liburu, 163 musika ekoizpen, 30 aldizkari eta bestelako 139 ekoizpen (fanzineak, audioliburuak, podcastak…). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X