Euskal gizartea nahiko zoriontsua da, etxebizitzak kezkatzen du eta ez zaio politika asko interesatzen
Euskal herritarrek azken hamarkadako zoriontasun-maila altuena dute (10etik 7,7ko puntuazioa) eta oro har, pozik daude, nahiz eta, aldi berean, ez duten etorkizuna oso argitsu ikusten, besteak beste etxebizitzaren kezkagatik. Hala erakusten dute gaur Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitara emandako 87. Euskal Soziometroaren emaitzek.
Azaroan 3.030 laguni egindako inkestetan oinarritutako azterlanak agerian uzten du Euskadiren eta Espainiaren egoera politiko eta ekonomikoaren balorazioan desadostasun argia dagoela, eta EAE Espainiakoa baino dezente hobea dela bi arloetan.
Euskal herritarren % 66k uste dute Euskadiko egoera politikoa ona edo oso ona dela, baina soilik % 18k pentsatzen dute gauza bera Espainiako Estatukoari buruz. Estatuko politikari buruzko pertzepzioak, azken hilabeteetan zertxobait hobetu bada ere, oso negatiboa izaten jarraitzen du.
Arlo ekonomikoa, arrakala hare handiagoa da, izan ere % 72k euskal ekonomia ondo ikusten badute ere, Espainiako ekonomia ondo ikusten dutenak % 37 baino ez dira.
Etxebizitzaren gaineko kezka, 2007ko burbuilakoen pare
Etxebizitzaren prezioa eta etxea eskuartu ahal izatea da kezka sozial nabarmenenea, herritarren % 58ren ustetan, 2007an higiezinen-burbuila garaiko kezkaren parekoa. Arazoen zerrenda osatzen dute lan-merkatuak (% 42), segurtasun falta (% 25) eta osasun-sistemaren egoera (% 25). Etxebizitzarena eta segurtasun faltarena dira gehien hazi diren kezka.
Arlo pertsonalean, eguneroko bizitzan gehien eragiten duten arazoak enplegua eta ekonomia (% 24) eta etxebizitza (% 23) dira, baita osasuna (% 19) eta segurtasunik eza ere (% 17).
Errentak eta harremanek zoriontasuna baldintzatzen dute
Kezkak kezka, herritarrek 7,7 ko puntuazioa ematen diote 10etik euren zoriontasun mailari, 2014tik izan den altuena. Biztanleria oso pozik dago familia-bizitzarekin (8,4) eta lagunekin (8,1). Hala ere, errenta mailak eragina du zoriontasun mailan, izan ere, datuek erakusten dutenez, langabeek edo klase sozial baxuko pertsonek zoriontasun maila baxuagoak aitortzen dituzte. Ikerketak, gainera, agerian uzten du zoriontasunaren eta harreman sentimental eta/edo sexualekiko gogobetetasunaren arteko harremana.
Herritarren % 51k nahi baino seme-alaba gutxiago ditu, eta % 44k nahi dituenak dauzkala dio. % 11k adierazi dute ez dutela haurrik nahi.
Etorkizunari buruz galdetuta, % 69k uste dute gazteek aurreko belaunaldiek baino zailago izango dutela (zifra errekorra), eta % 52k diote konfiantza gutxi edo batere ez dutela etorkizunean (2021ean % 21 ziren).
Politika: interes handiena eta aldaketen eskaria Espainian
Politikarekiko interesa mailarik gorenera iritsi da 1995etik (% 44 oso edo nahiko interesatuta), baina oraindik gehiengoa dira interes gutxi edo batere interesik ez dutlea adierazten dutenak.
Euskal politika aldatzeko beharrari buruz galdetuta, erdiek uste dute aldaketak behar direla, baina ez erabateko aldaketa, eta % 25k uste dute aldaketa erabatekoa izan behar dela; gainerakoek ez dute aldaketen beharrik ikusten.
Espainiako politikari dagokionez, inkestan parte hartu duten pertsonen % 53k uste dute goitik behera aldatu behar dela, eta % 34k uste du aldaketak egin behar direla, baina ez hain orokorrak.
Sinpatia politikoei dagokienez, EAJ-PNVk sortzen du sinpatia gehien (10etik 5,1), eta EH Bildu eta PSE-EE ondoren (4,4 biak). EH Bildu eta Sumar (3,7) maximo historikoetan daude. PP 1,9an mantendu da eta Vox 1,1era igo da. Liderren balorazioan, Imanol Pradales lehendakaria (5,7) eta Pello Otxandiano (5,4) dira gainditzen duten bakarrak.
Ideologikoki erdian kokatzen da oro har euskal agizartea (% 54), ezkerrerako joerarekin. Nazionalismoaren eskalari dagokionez, % 32k oso abertzaletzat jotzen dute euren burua, % 25k, berriz, ez, eta % 36k tarteko joera dute. Edozein modutan, herritarren % 42 jotzen dute beren burua soilik euskal herritartzat, edo euskal herritartzat espainiartzat baino gehiago.
Independientziarako galdeketa hipotetiko baten aurrean, gora egiten dute aldekoek (% 23) eta jaitsi aurkakoek (%38ra); herritarren % 32k egoeraren arabera erabakiko luke independentziaren alde ala kontrako hautuen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Azpeitiko ustezko hiltzailearen etxebizitzaren miaketa amaitu du Ertzaintzak
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Landeta industrialdearen inguruan, 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea han egon daitekelakoan. Gizonaren autoa gaur goizean aurkitu dute inguru horretan.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.