Biriatuko ordainlekua itxita egongo da asteartetik asteazkenerako gauean, A-63 errepideko obrak direla eta
Abenduaren 9an itxiko dute, 21:00etan, eta 10ean irekiko dute berriro, 06:00etan. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailu eta kamioiak Irunen atera beharko dira.
Biriatuko ordainlekua itxita egongo da ibilgailu mota guztientzat abenduaren 9ko 21:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara, zorua berritzeko obrak egingo dituztelako A-63 errepidean, Irun eta Donibane Lohizune artean.
Baldintza teknikoek edo meteorologikoak horretarako aukerarik ematen ez badute, lanak asteazken gauerako, hilaren 10erako, utziko dituzte. Kasu horretan, ostegun goizera arte egongo litzateke itxita ordainlekua.
Segurtasun Sailak adierazi duenez, AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen autoak eta kamioiak Irunen atera beharko dira, N-121-A errepidetik Baionarako noranzkoa hartu, D810 errepidean sartu, eta, ondoren, A-63 errepidera iritsi ahal izango dira, Donibane Lohizunen.
Jaurlaritzak unean-unean emango du gorabehera horren berri, Trafikoa Kudeatzeko Euskadiko Zentroak koordinatzen dituen informazio panelen bitartez, bai eta trafikoa.euskadi.eus webgunearen, sare sozialen eta 011 telefonoaren bidez (24 orduko arreta) ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.