Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bikotekidea hil du, Bartzelonan

Krimena goizalde honetan jazo da, Hospitalet de Llobregaten. Biktimarekin batera bizi zen etxebizitzan bertan atxilotu dute gizona.

Esquadra Mossoek gizon bat atxilotu dute Hospitalet de Llobregateko (Bartzelona) etxebizitza batean, emakumezko bikotekidea hiltzea egotzita, Kataluniako Poliziak jakitera eman duenez.

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute krimenaren nondik norakoak argitzeko.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EUS

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X