Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio federazioekin lan egin dezala kirolarientzat “aseguru onuragarriagoak” aurkitzeko
PPk aseguruen kontrataziorako plataforma bat sortzea proposatu du. EH Bilduk, berriz, kiroleko osasun-arreta Osakidetzaren ardura izan dadila eskatu du. Bi proposamenak atzera bota dituzte.
Belar gaineko hockeya.
Gasteizko Legebiltzarrak EAJk eta eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketa bat onartu du eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio, Euskadiko kirol-federazioekin "ahaleginak batu eta kudeaketa partekatuz", baldintza onuragarriagoak dituzten aseguru-polizak lortzeko neurriak sustatu ditzala.
Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean eztabaidatu da gai hau Alderdi Popularrak eskatuta eta bertan onartu da zuzenketa.
Hain zuzen ere, PPk beste proposamen bat egin du, baina ez da onartu. Proposamen horretan Gobernuari eskatzen zion neurriak har zitzala aseguruen kontratazio bateratua egiteko plataforma bat sortzeko.
EH Bilduk egin duen zuzenketa ere atzera bota batzordeko legebiltzarkideek. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion "istripu bat gertatuz gero, Osakidetzak bere gain hartzea kirol federatuaren, eskolaren eta unibertsitate arlokoaren osasun-laguntza". Horrez gainera, osasun sistema publikotik kanpo geratzen diren asistentziak ziurtatzeko, "beharrezko asegurua hiru aldundiekin eta federazioekin lankidetzan kontratatzeko" aukera aztertzeko eskatzen zion Jaurlaritzari "erantzukizun zibileko aseguruari arreta berezia jarrita".
Azkenik, EAJren eta PSEren zuzenketa izan da onartu dena eta Jaurlaritzari eskatu zaio "Euskal Kirol Federazioen Batasunaren barruan, federazio bakoitzaren autonomia eta jarduteko gaitasuna errespetatuz, neurriak bilatzea baldintza onuragarriagoak dituzten aseguru-polizak lortzeko, ahaleginak batuz eta kudeaketa partekatuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.