Biriatuko ordainlekua itxi egingo dute gaurko 21:00etatik biharko 06:00etara
Itxiera egun pare bat atzeratu da eguraldiaren dela eta. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailuak eta kamioiak Irunen atera beharko dira.
Biriatuko ordainlekua itxita egongo da gaur, eta ibilgailuek ezin izango dute bide hori erabili, gaur, osteguna, gaueko 21:00etatik ostiral goizeko 06:00etara, Irun eta Donibane Lohizune artean, A-63 errepidearen zorua berritzeko lanak egingo dituztelako.
Hasiera batean, astearte gauean itxi behar zuten, baina Frantziako agintariek atzeratu zuten, eguraldia zela eta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogorarazi duenez, AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailuak eta kamioiak Irunen atera beharko dira, N-121-A errepidetik jarraitu Baionarantz, D810 errepidean sartzeko, eta, ondoren, A-63 errepidean, Donibane Lohizunen.
Eusko Jaurlaritzak unean-unean emango du gorabehera horren berri, informazio panelen bidez (PMV), trafikoa.euskadi.eus webgunean, sare sozialetan eta 011 zenbakiaren bitartez (24 orduko arreta).