Padura artifizialak sortu eta etorkizuneko eraikinetako kotak igoko ditu Jaurlaritzak, itsas mailaren igoerari aurre egiteko
Egoerarik okerrenean, itsasoaren maila 0,72 metro igo liteke 2100. urterako. Horrek guztiak zuzenean eragingo die EAEko biztanleriaren % 32ri (700.000 pertsonari baino gehiagori) kostaldean eta bokaletik hurbil dauden ibai haranetako biztanleei. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza onartu du, behin-behinean, Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari.
Itsasoaren mailaren igoerak zuzenean eragingo dio Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleriaren ia herenari, hau da, kostaldean eta bokaletik hurbil dauden ibai haranetako eremuetan bizi diren 700.000 pertsonari baino gehiagori.
IPCC zientzia-aditu taldeak egindako azterketa baten arabera, egoerarik okerrenean itsasoaren maila 72 zentimetroraino igo liteke 2100. urtean, eta horrek erabat eraldatuko luke itsasoaren eta lurraldearen arteko lotura. Aldiz, berotegi efektuko gasen isuriak geldiarazteko gai izanez gero, igoera hori 49 zentimetrora mugatuko litzateke.
Egoerarik okerrenean, EAEko hondartzen azaleraren % 39, dunen % 26,7 eta paduren % 75 gal daiteke.
Berdeguneak, azpiegitura ekologikoak, bizitegi- eta industria-eremuak eta olatuen eraginpean dagoen kostaldea ere are kalteberago izango litzateke. Zehazki, arriskuan dauden bizitegi-eremuak % 1,13 izatetik % 2,76 izatera pasako lirateke (% 244ko igoera), eta industrialak % 1,43tik % 3,64ra.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak onartu du, behin-behinean, astelehen honetan Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari (LPS), kostaldearen babesa indartzeko eta klima-aldaketaren ondorioei aurrea hartzeko.
Plan horren baitan, estuarioetan padura artifizialak sortuko dira, Urdaibai (Bizkaia) eta Urolan (Gipuzkoa), berbarako. Halaber, planak aurreikusten du, etorkizunean, etxebizitzak eraikitzerakoan kotak igotzea.
Halaber, Kantauriko artadien 300 hektarea baino gehiago Babes Berezia kategorian sartuko dira, klima aldaketaren ondorioen aurrean funtsezko ekosistemen kontserbazioa indartzeko.
Itsas eremuan, planak Natura 2000 Sarea handitzea bultzatzen du, Ulia-Jaizkibel itsas eremua sartuz, gutxi gorabehera 13.000 hektareako azalerarekin, itsas korridore ekologiko estrategiko gisa.
Hasierako onarpenaren ondoren, Itsasertzeko LPSa tokiko administrazioen, adituen, erakundeen eta herritarren ekarpenekin aberastuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.