Desfileak, kalejirak eta gutunak, hiriburuetan: badatoz Olentzero eta Mari Domingi!
Hiriburuak prestatzen ari dira Gabonetako protagonistei harrera egiteko: desfileak, kalejirak eta bereziki haurrei zuzendutako harrerak udaletxeetan.
Olentzero eta Mari Domingi. Argazkia: EITB
Kaleak agertoki bihurtuko dira Eguberri bezperetan, Desfileak eta harrera instituzionalak izango dira, besteak beste, eta haurrei Gabonetako tradiziorik errotuenetako bat bertatik bertara bizitzeko aukera emango diete.
Bilbora, Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 23an iritsiko dira, 17:30ean. Galtzagorriek lagunduta, familiak agurtuko dituzte Carlton Hoteleko balkoitik, eta hiria zeharkatuko dute Arriaga plazaraino. Musika ikuskizuna egingo da bertam, ega gaua Arriaga Antzokian emango dute. Hilaren 24ko goizean, berriz ere harrera egingo diete haurrei.
Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Donostiara iritsiko dira, Konstituzio plazara, hain zuzen ere, 12:00etan. Hasierako agurraren ondoren, hiriko hainbat auzo zeharkatuko dituzte, bizikletaz egin ahal izango den ibilbidean. Galtzagorriak eta egurgileak izango dituzte lagun, eta jendeak baserritar jantziekin izango dira bertan. Arratsaldean, 15:30etik aurrera, haurrek gutunak eman ahal izango dizkiete, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Gasteizen ere abenduaren 24an izango da hitzordua, eta harrera eta ohiko kabalgata izango dira, eta San Migel balkoitik agurra eginda, amaituko da. Lau karroza, pertsonaia mitologikoak, antzerki taldeak eta abar izango dira segizioan. Guztira, 400 pertsonak inguru hartuko dute parte desfilean.
Bestalde, Iruñean Olentzeroren desfilea abenduaren 24an egingo da, 18:00etatik aurrera. Hiriko kaleetan zehar ibilaldia egingo du, eta harrera ere izango da, udaletxean, 19:30ean.
Olentzero eta Mari Domingi traineruz iritsiko dira Lapurdiko hiriburura, Errobi ibaian zehar, eta opariak ez ezik, euskara eta itxaropena ere ekarriko dituztela azpimarratu dute.
Gabonetako tradizioari jarraituz, desfileak eta musika izango dira hiri eta herrietan, eta Olentzero eta Mari Domingi aurrez aurre ezagutzeko aukera izango da hiriburuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauri BEA futbol taldearen hurrengo hiru partidetara ez du epailerik bidaliko Bizkaiko Arbitroen Batzordeak
Epailerik gabe, beraz, partida ezingo da jokatu. 16 urteko arbitro emakume bat iraintzeagatik eta mehatxatzeagatik ezarri diote zigorra futbol taldeari.
Corellako 14 urteko adingabe bat saldu eta ezkontzera behartu zuten pertsonak epaituko dituzte
Kasua ikertu duen epailearen ustez, gertakariak gizakien salerosketaren delitu izan daitezke. Autoaren arabera, gaztea ezkontzera behartu zuten "5.000 euro, bost whisky botila eta janariaren truke" eta, ondoren, Kataluniako hainbat udalerritan eskean aritzera behartu zuten.
24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jarduera desberdinez osatutako egitarau zabala izango da.
Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararen ezagutza ez izateak sistema osoaren euskaraz funtzionatzeko gaitasuna oztopatzen du.
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.
Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatu du, jaurtigaia nork bota zuen egiaztatu ezin duelako
Donostiako epaileak behin-behinean artxibatu du 2024ko martxoan jasandako lesioagatik irekitako auzia, eta familiak helegitea aurkezteko aukera du orain.
Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita.
Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da
Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.