Jaiegunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko suhiltzaileek piroteknia gaizki erabiltzeak dakartzan istripuez ohartarazi dute eta horiek erabiltzeko jarraibideak eman dituzte

Suhiltzaileek azaldu dutenez, piroteknia produktuek berezko arriskua dute, bai erabiltzen dituzten substantziengatik, bai erabiltzeko moduagatik", eta gogorarazi dute urtero hainbat esku-hartze egiten dituztela horien erabilera desegokiagatik, bereziki urtezahar eta urteberri egunetan.

bengalak
Su artifizialak

Bizkaiko Foru Aldundiko su itzaltze eta salbamendu zerbitzuak ohartarazi du lehergailu piroteknikoak —petardoak, bengalak eta su artifizialak— gaizki erabiltzeak istripu arriskua dakarrela. Horregatik, datozen jaiegunetan gorabeherarik ez izateko hainbat gomendio eman ditu.

Suhiltzaileek azaldu dute piroteknia produktu horiek berezko arriskua dutela, bai erabiltzen dituzten substantziengatik, bai erabiltzeko moduagatik, eta gogorarazi du urtero hainbat esku-hartze egiten dituztela horien erabilera desegokiagatik, bereziki urtezahar eta urteberri egunetan.

Hala, jarraibideak arretaz irakurtzea eta adinak errespetatzea gomendatu dute.

"Garrantzitsua da gogoratzea inoiz ez dela poltsikoetan petardorik eraman behar, beroak edo marruskadurak metxa bat ustekabean piztea eragin baitezakete, eta horrek lesio larriak eragin baititzake ", azaldu dute. Gainera, ez da petardorik bota behar pertsonak edo animaliak hurbil dauden lekuetan, kalteak eragin baititzakete, batez ere begi eta belarrietan.

Bestalde, botiletan, potoetan, hormako zuloetan edo suetan petardorik ez sartzea eskatu dute, "lehertzean jaurtigai arriskutsu bihur daitezkeelako". Artifizio pirotekniko bat pizteko, metxaren muturretik egin behar da, eta lehertzen ez bada, galdutzat jo behar da. Ez bada lehertzen, 15 minutu itxaron behar da manipulatu aurretik, eta, ahal dela, urarekin busti.

Halaber, erantsi dute ez dela leku arriskutsuetan petardorik bota behar; hala nola, toki itxietan, baso eremuetan, aglomerazioetan edo errez su hartzen duten materialetatik gertu. Edozein sute detektatzen bada, berehala 112 telefonora deitzea gomendatu dute.

Gainera, komeni da leiho alboan arropa eskegita ez edukitzea eta, plastikozko estalkia duten esekilekuak tolestuta edukitzea. Bukatzeko, ateak eta leihoak ixteko eskatzen da, pertsona guztien segurtasuna bermatze aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X