EHUko Ikasle Kontseiluak eskubide gehiago eta kontziliaziorako eta euskaraz ikasteko bermeak eskatu ditu
Ikasleen organoak txosten bat helarazi dio EHUko idazkari nagusiari, unibertsitateko estatutu berrietarako hainbat proposamenekin, ikasleek Klaustroan duten ordezkaritza indartzea, besteak beste.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikasleen Kontseiluak EHUren estatutu berrien zirriborroari buruzko txostena helarazio dio EHUren idazkari nagusiari estatutu berriak egiteko kontutan hartzeko hainbat eskaera eta proposamenekin, ikasleek eskubide gehiago eta kontziliaziorako eta euskaraz ikasteko "berme errealak" izan ditzatela, besteak beste, baita ikasleek unibertsitateko Klaustroan duten ordezkaritza indartzea ere.
Kontseiluak azaldu duenez, eztabaida- eta lan-prozesu propio baten ondoren landutako dokumentuaren helburua ikasleen premien eta interesen balorazio "eraikitzailea eta aldarrikatzailea" helaraztea da, arreta ikalseen egunerokoan eragin zuzena duten gaietan jarrita. Hala, EHUren estatutu berrien zirriborroari buruzko oharrak eta hobetzeko proposamenak jaso dituzte, 2023an onartutako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikotik (LOSU) eratorritako estatutuak egokitzeko prozesuaren esparruan.
Zehazki, estatutuen erreforma bermatzaileagoa proposatzen du hiru ardatzetan: kontziliazioa eta zainketak, ondorio praktikoekin, ikasketak karrera osoan euskaraz egin ahal izatea bermatuko duten hizkuntza-eskubideak, eta erabakiak hartzen diren organoetan benetan eragiteko moduko parte-hartzea.
Lehen ardatzari dagokionez, proposamen zehatzak dira, esaterako, deskonexio digitalerako eskubidea txertatzea eta orientazio psikopedagogikorako eta osasun mentalaren eta emozionalaren zaintzarako sarbidea bermatzea.
Gainera, gogorarazi duenez, gaur egun, indarrean dagoen araudiak ospitaleratzea baino ez du hartzen ebaluazio-datak aldatzeko kasu gisa. Bada, txosten horretan, eskubide hori Estatutu berrietan mantentzeaz gain, egiaztagarriak diren beste kasu batzuetara zabaltzea proposatzen dute, hala nola haurdunaldia, edoskitzea eta ospitaleratze anbulatorioa.
Arrazoi egiaztaturen bat dagoenean, ikasleek matrikula aldatzeko aukera izatea porposatu du Kontseiluak, gerora sortutako egoera batera egokitzeko, eta, egokitzapen hori ezinezkoa bada, osorik zein partzialki baliogabetu ahal izatea matrikula, kalterik eta zigorrik jasan gabe, "mekanismo argi eta bermatu" bati jarraiki, borondate onaren eta "konponbide" informalen mende soilik egon gabe.
Euskaraz ikasteko bermeak
Bestalde, Ikasleen Kontseiluak adierazi du irakaskuntza-hizkuntza bat aukeratzeko eskubidea funtsezkoa dela Unibertsitatea "ireki eta inklusiboa" izan dadin, eta, horregatik, Kontseiluak azpimarratu duenez, eskubide hori ezin da egon "unean uneko eskaintzaren, talde mugatuen eta hizkuntza bakarrean ematen diren irakasgai jakin batzuen mende, eta benetako aukerak bermatua izan behar du".
Horretarako, euskaraz ikasteko eskubidea indartzea proposatzen dute. Txostenean eskatu dute ikasleek karrera osoan zehar prestakuntza euskaraz modu erreal eta jarraituan egin ahal izatea bermatzea, irakasgai zehatzetan botila-leporik sortu gabe eta, praktikan, hizkuntzaz aldatzera behartzen duten ibilbide partzialik gabe.
Bestalde, ordezkaritza handiagoa eta parte-hartze eraginkorra eskatu dituzte. Klaustroaren osaerari dagokionez (unibertsitateko komunitatearen ordezkaritza-organo gorena), zirriborroan jasotako osaera-aukerak aztertu ditu Kontseiluak, eta ondorioztatu du ikasleen pisua indartzeak "nabarmen hobetuko" duela ordezkagarritasuna.
Txostenak azpimarratzen duenez, gaur egungo konfigurazioan ikasleen pisua % 22 ingurukoa da, eta aztertutako proposamenek, berriz, % 28ra hurbiltzea ahalbidetuko lukete, ikasleen, "unibertsitate-komunitatean ugariena den kolektiboaren ordezkaritza-gaitasuna handituz, beste sektore batzuei nabarmen eragin gabe".
Kontseiluak ontzat jo du, bestalde, zirriborroak ikasleen botorako % 29ko haztapena aurreikustea Errektoretza hautatzeko prozesuan, gaur eguneko % 22aren aldean. Kontseiluaren ustez, haztapen horrek bermatzen du ikasleen parte-hartzea ez dela "sinbolikoa edo formala bakarrik izango, baizik eta erabakietan benetan eragiteko gaitasuna izango duela".
Azkenik, Ikasle Kontseiluak adierazi duenez, erreforma hori aukera bat da EHUk "bere errealitate multicampusa jasoko duen eta unibertsitate-komunitateko kolektibo guztien, bereziki ikasleen, parte-hartze eraginkorra bermatuko duen esparru-arau bat izan dezan".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.