DELITUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregimen itxiko zigorrak ezarri dizkiete bi adin txikikori, Donostian beste adingabe bat hiltzen saiatzeagatik

Bi adin txikiko horiek eta martxoan epaituko dituzten bi heldu adingabe bat labankadaz hiltzen saiatu ziren martxoaren 13an, biktimak horietako baten neska-lagunarekin "ligatzen saiatu" zelako eskolan.

Audiencia Provincial de Gipuzkoa Europa Press
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren artxiboko irudia.

Erregimen itxian bi urte eta urte eta erdiko zigor bana jarri die epaileak bi adin txikikori, Donostian, 2025eko martxoaren 13an, beste adin txikiko bat hiltzen saiatzeagatik, hura ikastetxetik atera zenean.

Erailketa-saiakeraren egile material gisa zigortu dute lehen adin txikikoa, eta beharrezko laguntzaile gisa, berriz, bigarrena.

Sententzia irmoa da, eta ezin da errekurtsorik jarri, biek gertatutakoa onartu eta Fiskaltzarekin adostasuna lortu ondoren.

12 urteko kartzela-zigorra eskatuko dute bi adin nagusikoentzat 

Adinez nagusiak diren bi pertsona ere nahastuta daude kasuan, eta martxoan epaituko dituzte. Fiskaltzak hamabi urteko espetxe-zigorra eskatzen du eurentzat. Horietako bat jeloskor jarri zelako saiatu omen ziren biktima hiltzen.

Ministerio Publikoaren akusazio-idazkiaren arabera, erasoa gertatu baino 15 egun lehenago, neska batek mutil-lagunari —epaituko duten adin nagusiko bat— kontatu zion ikaskide bat neskarekin "ligatu nahian" zebilela.

Bikotekideak, mendekua hartu nahian, mutil hori hiltzeko erabakia hartu omen zuen, eta bi lagunekin planifikatu zuen erasoa (horietako bat, adingabea). Erasoa gauzatzeko, burua estali eta latexezko eskularruak eta sukaldeko labana bat erabili zituen.

Martxoaren 12an, lau inplikatuak biktimaren ikastetxera gerturatu, eta klaseak amaitu ostean, adingabeari ezustean eraso zioten, labanaz lepoa sastatzen saiatuz.

Zorionez, biktimak besoarekin babestea lortu zuen, eta ez zuen lesio larririk izan, baina zauriak jasan zituen sorbaldan eta gerrialdean.

Zaurituta egon arren, ihes egitea lortu zuen biktimak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X