BILAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erriberrin desagertutako gizonaren bila jarraitzen dute, hirugarren egunez

Asteazken arratsaldean paseatzera irten zen 68 urteko gizona eta ez zen bere bizitokira itzuli. Oliteko San Silvestre lasterketan ikusi zuten azken aldiz.

Centro residencial Milagro de Olite

Erriberrin desagertutako gizona bizi zen zentroa. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Hirugarren eguna dute Erriberrin, Urtezahar arratsaldetik herriko adinekoen egoitzatik falta den bizilagun baten bila.

Asteazken arratsaldean paseatzera irten zen 68 urteko gizona eta ez zen egoitzara itzuli. Auzokideen hainbat bideotan agertzen denez, Erriberrin antolatu zen San Silvestre lasterketan ikusle izan zen, baina hortik aurrera ez dago haren arrastorik.

SOS Nafarroatik baieztatu dutenez, zaharren egoitzara afaltzera itzuli ez zenean, arduradunek alarma jo zuten, eta gau hortan bertan hasi ziren miaketa lanak. 

Urtarrilaren 1ean eguna argitzearekin batera, indartu egin zute bilaketa, aireko baliabideekin (helikopteroa eta droneak), uretako baliabideekin (Zidakos ibaia arakatu zuten) eta lurreko baliabideekin.

Erriberriko Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Guardia Zibila, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak, DYA eta Milagroko Babes Zibila ari dira lanean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X